Irakurlearen Txokoa Idahoko Unibertsitatetik igortzen dizuet mezu hau. Baztandarra naiz eta joan den urtean beka bat eman zidaten nire tesi doktoralean aintzinatzeko. EHUko nazioarteko harremanetako doktorego programa egin nuen, eta akitu ondoren pentsatu nuen ez nuela gerlari edo estatuaren botereari buruz ikertu nahi, baizik eta bertze prozesu kontenporaneoari buruz: turismoa. Gero, bihotza Baztangoa dudanez, erabaki nuen ikerketa eginen nuela nekazalturismoari buruz. Bi proposamen dauzkat: bat, Baztan eta Baigorriko turismoa nola hasi den aztertu sakon sakonean, arras estudio etnografikoa eginez, bi, Euskal Herriko turismo erakundeen analisia egin, "organizational studies" eremuan. Mezu honen bitartez nahiko nuke hango bertze ikerlari batzuekin konpartitu ideiak eta arazoak, beti dudetan bait nago ez ote dut eginen ikerketaren proposamena arras abiapuntu subjetibotik, behar dudala bertze jendearen laguntza ikerketarako bide berriak edekitzeko, eta abar. Eusko Ikaskuntzan pentsatu dut, zeren erakundeak biltzen baitu aunitz ikerlari euskaldunak, lurralde guzietakoak eta igoal badago norbait interesatua nekazalturismoan edo laguntzen ahalko nauela edozein manerean. Nire eskerrik beroenak igortzen dizkizuet mezuan eta urte berri ona desiatuz despeditzen naiz, bihotz bihotzez: Alicia Aleman Arrastio Sail honetan irakurleek bidalitako iritzi eta artikuluak kaleratuko ditugu. Parte hartu nahi izanez gero helbidera bidali. En esta sección se publicarán las opiniones y articulos que envíen nuestros lectores. Si desea participar envíelos a Dans cette section seront publiés les opinions et les articles envoyés par nos lecteurs. Merci d'adresser vos textes au au cas oú vous souhaiteriez participer. In this section will be published the articles and opinions sent by the readers. If you would like to take part please send them to Copyright © Eusko Ikaskuntza
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.