188 Zenbakia 2002-11-15 / 2002-11-22

Artisautza

Juan Unzueta Solaegi. Otzaragilea

AGUIRRE SORONDO, Antxon



Juan Unzueta Solaegi ARTISAUTZA Español Juan Unzueta Solaegi: otzaragilea Otzaragilea . Sarrera . Lanbidea . Bibliografia Garain (Bizkaian) jaio zen, 1924ko urriaren 21ean. Otzaragilea zen bere aita ere, Melchor Unzueta, eta berarekin ikasi zuen lanbidea. 1925ean, Juanitok urte bete baino ez zuenean, familia guztia Durangora joan zen bizitzera, eta hantxe jaio ziren bere anai-arrebak, bost mutil eta lau neska.

Melchor Bizkaiko meatzeetarako otzarak egiten aritzen zen. Zenbaitetan bost semeekin batera aritzen zen tailerrean lanean, emazteak eta alabek otzarei azken ukituak ematen zizkieten bitartean. Duela urte gutxira arte hiru anaia aritu dira otzaragintzan, baina gaur egun Juanitok bakarrik jarraitzen du bertan.

Juanek badauka inguruko gaztainondoen egurra ekartzen dionik. Adar hauek moztutakoan (ilbeheran, esan bezala), buruz behera jartzen ditu kanpoan, lehortzen doazen bitartean beren perimetroa txikitzen joateko. Hori egingo ez balu, pieza prest egoterakoan egurra txikitu eta galdu egingo litzateke. Gero, etxearen alboan daukan ur putzuan sartzen ditu, eta hantxe uzten ditu, behar adina denbora: hilabetetan batzuetan, urtetan besteetan. Materiala erabiltzeko moduan dagoela iruditzen zaionean, handik atera eta lantzen hasten da. Bere aitak apropos eraiki zuen etxea iturri hartatik gertu, ura urte osoan zehar izan izateko. PRODUKTUAK Juanitok gaztainondoaren zumitzekin egin daitekeen edozer egiten du. Esate baterako, sabaiak edo paretak forratzeko baserri giroko panel zoragarriak, hiru edo lau gorputzeko holtz tolesgarriak, euritakoen ontziak, sehaskak, ogi otzarak, fruta otzarak, arrain otzarak, haizemaileak, lore ontziak estaltzekoak, aulkiak, etab., etab. Xabier Amorosek otzaragile honi buruz egin duen liburuan, artisauak prestatzen dituen hainbat eta hainbat elementu aipatzen ditu: Kintal otzarak, ikatza eramateko. Kopeleta otzarak, baserrietan fruta, belarra etab. biltzeko erabiltzen diren otzara tipikoak. Obra otzarak, obretan, fabriketan eta abar erabiltzeko. Mina otzarak, palakada baten neurrikoak. Galbaheak, egur ikatza galbahetzeko. Artzak edo haizemaileak. Besoko otzarak, arrantzaleek itsasora irtetean eramaten dituztenak. Arraiak saltzeko otzarak. Ogi otzarak, ogia eramateko neurri desberdinetako otzarak. Arropa otzarak, arropa garbitzera eramateko erabiltzen direnak. Asto otzarak, produktuak merkatura eramateko astoaren alde bakoitzean ipintzen diren otzarak. Beso otzarak, merkatura joateko otzara kirtendunak. Neurri desberdinetako otzara zabalak, karratuak normalean, merkatuetan produktuak salgai ipintzeko. Zumitzak, gazta egiteko ontziak. Hainbat pieza moderno; hala nola sagar dantza otzarak, seaskak, aulkiak, besaulkiak, euritako ontziak, lore ontziak, esekitokiak, holtz tolesgarriak, eta beste mila gauza gehiago. Erosi Otzaragilea

QUIENES SOMOS Política de privacidad Avisos Legales ? 1998 Eusko Ikaskuntza