Artisautza
Arturo López Martínez Barny. Surf taulak
Arturo López Barny ARTISAUTZA Español Arturo López Martínez "Barny": Surf taulak Tablas de surf . Introducción . Historia . Tipos de tablas . Los campeonatos . Fabricación Arturo López Martínez Donostian jaio zen 1969an.
Surflariek "Barny" ezizenez ezagutzen dute; horregatik ipintzen du "B" letra berak egiten dituen tauletan. 1984an hasi zen Donostian surfa egiten. Delineazio ikasketak egin zituen, baina bere zaletasunak bultzatuta munduko leku desberdin ugaritan zehar bidaiatzen ibili zen. 1990eko irailean hasi zen taulak egiten. Hasiera batean beste lanak ere egiten zituen, baina 1995az geroztik buru-belarri honetan dihardu. PRODUKTUAK Barnyk, lana zuzenean bezeroarentzat egiteaz gain, denda batzuetan ere saltzen ditu taulak, eta konpondu ere egiten ditu. Tamainu desberdinetako taulak egiten ditu. Izan ere, puskatutako taulak konpondu egin daitezke, eta kolpe zein haustura txikiak ere bai, ez baita komeni kolpe bat jaso duen taula erabiltzea, hortik ura sartu eta usteldu egin daitekeelako. Lehen Biarritzen ospatzen zen Europan egiten zen gisa honetako azokarik garrantzitsuenetarikoa, baina, arrazoi komertzialak medio, duela urte batzuk antolatzaileek Parisera eramatea erabaki zuten. Dena den, aurtengoan berriz ere Biarritzen egingo dela esaten da. Erosi Surf taulak
QUIENES SOMOS Política de privacidad Avisos Legales ? 1998 Eusko Ikaskuntza ???
