Artisautza
Pedro José Sánchez Redín. Eskuz egindako oinetakoak
Pedro José Sánchez ARTISAUTZA Español Pedro José Sánchez Redín: Eskuz egindako oinetakoak Eskuz egindako oinetakoak Pedro José Sánchez Redín 1955ean jaio zen Iruñan. Ezkondua eta 14 eta 12 urteko bi nesken aita da (2002ko datuak). Bere aita, José Sánchez, Sadakoa (Nafarroa) zen sortzez. Handik Zangotzara joan zen, eta bertan hasi zen zapatari lanetan. Gerora bere jaioterrira itzuli zen, Sadara. Berarekin ikasi zuten zapatagintza Pedro José (1955) eta Jesús (1956) bere semeek. 1963an, Iruñara lekualdatu zen sendi guztia (senar-emazteak, bi semeak eta alaba), eta San Juan auzoan zapatak egin eta konpontzeko tailer bat zabaldu zuen aitak. José eta Jesús, 14 urte bete zituztenean, aitarekin lanean hasi ziren. 1981ean, aurreko tailerra txikia gelditu zitzaiela ikusirik, gaur egun daudenera aldatu ziren aita-semeak. Aita jubilatu egin zen, eta bi semeek jarraitu dute lanarekin. 1988an, Nafarroako Artisautzako Diseinuko Lehiaketako hirugarren saria eskuratu zuten. Duela urte batzuk Jesús Multicentros Iturramako tailer batera joan zen, beste bezero batzuk lortzeko asmoz, aurreko tailerrean ez baitzegoen bi zapatarirentzat hainbesteko lanik. Gaur egun bi anaiak ibiltzen dira tailer batean zein bestean. Iruña guztian ez da lanean bi pertsona dituen beste konponketa tailerrik. PRODUKTUAK Hainbat gauza ekoizten ditu: alde batetik, zapata eta botak artisauen erara egiten ditu, eta stock txiki bat du. Beste alde batetik, enkarguz neurrira egiten dituen zapata eta botak leudeke, eta ortopedikoak ere bai. Eta, bukatzeko, zapatak konpontzen ere aritzen da. Konponketek osatzen dute bere lanaren %80, eta gainerakoak %20. Bitxikeria bezala esan behar da oso gauza bereziak egiteko eskatu izan diotela, hala nola antzezlan baterako sandalia greziar batzuk, diseinuzko zapatak modeloen pase baterako, edota pailazoentzako ikaragarrizko zapatak. Noizean behin artisautza azoketara joaten da. Oinetakoak neurrira egiten jarraitzen duten artisau gutxietako baten aurrean gaude. Ezin bere lanaren kalitatea aipatzeke utzi. Hainbestekoa da bere bikaintasuna eta erabiltzen dituen materialen kalitatea, bere produktuak merkatuan dauden antzeko estandarizatuek baino askoz ere maila handiagoa daukatela. Erosi Oinetakoak
QUIENES SOMOS Política de privacidad Avisos Legales ? 1998 Eusko Ikaskuntza
