182 Zenbakia 2002-10-04 / 2002-10-11

Artaretoa

Haritz Irureta

HARITZ IRURETA Kaixo, ni Haritz Irureta edo tt3 naiz. 76-ko Abenduan jaio nintzen Zarautzen eta bertan jarraitzen dut oraindaino. Leioa-ko unibertsitatean arte ederretako lizentziatura burutu nuen 95-ean eta ordueskeroztik artearen munduan nabil lan ezberdinak egiten. Plan berrikoa naiz, baina, arte grafikoetan espezializatu nintzela esan daiteke, berau izan baitzen gehien jorratu nuen atala. Karrera amaitu nuenean, arte grafikoak lantzeko aukera asko murriztu zitzaidan (baliabiderik ez nuenez) eta beste alor batzuk jorratzeari ekin nion, ala nola espraiak, graffitiak egiteko, pintura, muralak egiteko, ordenagailua, akuarela... Serigrafia empresa batean lanean hasi nintzen eta serigrafia ere landu dut, nikiak, pegatinak eta koadrak egiteko. Ikusten duzuenez, gehienok bezala denetik apur bat egiten dut, diseinuak, muralak, ilustrazioak, komikiak... Urte hauetan, bakarka naiz kolektiboki erakusketak egin ditut, gehienak tabernatan (Zarautz mailan) eta pare bat kanpoan. Kanpoan egin ditudanak kolektiboak izan dira, arte ederretako ikasleok egin genuena bat eta "pinta y Colorea"-koa bestea. Beno ta besterik gabe hemen agurtzen naiz. Nire lanak gustokoak izango dituzuelakoan.... beste bat arte!