Eusko Ikaskuntza eta Oxfordeko Unibertsitatearen arteko hitzarmena sinatzea
EI ren berriak Eusko Ikaskuntza eta Oxfordeko Unibertsitatearen arteko hitzarmena sinatzea Datorren astelehenean, irailak 9, Eusko Ikaskuntza eta Oxfordeko Unibertsitatearen artean 1996an sinatu zen lehen lankidetza hitzarmena, 2007 urtera arte berrituko da. Hitzarmenaren arabera, ikasturte bakoitzaren hasieran Oxfordeko Unibertsitateak gonbidatu gisa "Basque Visiting Fellow" izenpean. euskal espezialista bat izango du. Ingeles akademia erakunde prestigiodunaren giza bitarteko eta teknikoak izango ditu eskura irakasle gonbidatuak, eta horietaz baliaturik, ikerketa egingo du, beka jaso duen gaiari buruz. Bukaeran, Mintegi bat (Workshop) antolatu beharko du, eta bertan alor horretako nazioarteko espezialdunek hartuko dute parte. Eusko Ikaskuntza eta Oxfordeko Unibertsitatearen arteko Hitzarmena egin zenetik diziplina ugari ikertu dira: ingurugiro zuzenbidetik hasi eta europar ekonomia euskal ikuspegitik aztertzera arte, baita linguistika, antropologia, natur zientziak, etab. Eusko Ikaskuntzak kudeatutako Basque Visiting Fellow programa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate, eta Ikerketa Sailak finantzatzen du. Sir Marrack Goulding, Oxfordeko Unibertsitateko St Anthony´s Collegeko Wardena; Anjeles Iztueta anderea, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate Ikerketa Saileko Sailburua eta Juan José Goiriena de Gandarias jauna, Eusko Ikaskuntzako Lehendakaria bertan izango dira. Euskonews & Media 178.zbk (2002 / 9 / 6 13) Euskomedia: Euskal Kultur Informazio Zerbitzua Eusko Ikaskuntzaren Web Orria
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.