EI ren berriak Monografikoak Euskonews&Media n Euskonews&Media k hilero ale berezi bat argitaratzen du 1998z gero, bere lehen pausoak ematen hasi zenetik. Aurten, 2002an, Euskal Herriko Artisautzaren nondik norakoekin ekin zion monografikoen aurkezpenari, bide batez hilean bitan berritzen den Artisautza sail berria zabalduz (http://suse00.su.ehu.es/euskonews/artisautza/index.html). Ondoren, Lurralde Antolakuntza, Herri Aldizkariak, Argazkigintza, Populazioa eta Ugalketa, Baserria eta Txirrindularitza bezalako gai anitzak landu dira. Uztailak 26an, " " lelopean, proposamen berriak aurkituko ditu Euskonews eko irakurleak uda ederki eta osasuntsu pasatzeko. Irailean, berriz, Donostiako Zinemaldian bete betean murgilduko da aldizkaria. Aurrera begira, Usoen migrazioak (Columbido ak) izango da jorratze gaia urrian eta azaroan, teknologia alorrean, Euskal Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sarea (Saretek) en gainean jardungo du. Gaurkotasun osoko Europar Konstituzioa eta horrek sortzen dituen eztabaidak abenduan jorratuko dira. Euskonews eko aurreko monografikoak irakurri nahi badituzu: http://suse00.su.ehu.es/euskonews/anteriores.html Euskonews & Media 176.zbk (2002 / 7 / 19 26) Euskomedia: Euskal Kultur Informazio Zerbitzua Eusko Ikaskuntzaren Web Orria
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.