Efemerideak: 2002 / 7 26 / 9 6 1887ko uztailaren 28an jaio zen Maddi Ariztia idazle lapurtarra Iturria: Bidegileak Marie Diharassarri, 23 urteko neska gaztea, Ariztia bilakatu zen ezkontza egunean, 1910ean, Baztango Pedro Ariztiarekin elkartu zenez. Sarako Lehetxipian jaio zen 1887ko uztailaren 28an. Laurent Diharassarri apaiza eta euskal idazlea bere osaba zen. Ondorioz, Maddi elizaren, erlijioaren, ohitura zintzoen eta euskararen aldeko langile saiatuaren gerizapean hazi zen. Osabarenaz gainera, Aita Donostiaren eraginik ere izan zuen, Lekarozko kaputxinoa maiz joaten baitzitzaien kantuak eta ipuinak bere ahizpa eta izebaren eta Maddiren ahotik jasotzera. Harremanik izan zuen On Joxemiel Barandiaranekin, egunero igarotzen zelako bere etxetik elizako bidean. Ezkondurik, 9 seme alaba izan zituen. Etxeko eta baserriko lanik ere bazuen, jakina. Hala ere, irakurtzeko eta idazteko ateratzen zuen astirik. Euskal etxeen egituraz, zurajeaz eta abarretaz zaletua zenez, "Euskal Etxe Zaharrak" izan zen 1933an Donostian eman zuen hitzaldiaren gaia. Bere sortetxean ez ezik, Sarako etxe askotan ere Maddiri esker bistaratuak dira harlanduak eta hormetako zurajea. Urte bete geroago, berriz, Amattoren uzta izeneko ipuinak hasi zen argitaratzen Gure Herria aldizkarian. Geroztik liburu batean ere argitaratu zituen. Baita Egan aldizkarian ere, 1949an, Bi ohoinen ixtoria. Marie Diharassarri, Maddi Ariztia, 1972ko irailean hil zen. El 2 de agosto de 1859 nacía en Bilbao el explorador Enrique Ibarreta Fuente: Enciclopedia Auñamendi Explorador del río Pilcomayo (Bolivia), nacido en Bilbao el 2 de agosto de 1859. Ingresó en la escuela militar de Guadalajara con el objetivo de estudiar la carrera de ingeniero, que no pudo terminar por fallecimiento de su padre. Al abandonar los estudios se dedicó a los trabajos de construcción del ferrocarril de Durango a Bilbao. Llevado de su espíritu aventurero, parte para Argentina, donde en 1883 comienza a explorar la temida zona del Chaco, pasando ochomeses en esta primera aventura. La experiencia de esta salida le animó a decidirse a explorar el Alto Paraguay, para cuya empresa necesitaba recursos, lo cual le empujó a venir a Bilbao. Estando en dicha ciudad se alistó para luchar contra la insurrección cubana. Allí fue atacado por fiebres palúdicas, viéndose obligado a regresar a su punto de partida. Una vez restablecido de la enfermedad, marchó a Buenos Aires. En esta ciudad permanecería durante seis meses, al cabo de los cuales decidió emprender su deseada expedición a Bolivia. Era el 3 de junio de 1898. Como acompañantes en la aventura llevaba a nueve hombres, entre ellos un aragonés y cuatro argentinos. A finales de agosto la expedición se encontraba en Patiño. La inhóspita naturaleza y la falta de víveres hizo que el grupo perdiese elementos poco a poco. Ibarreta y dos de sus compañeros se quedaron en la intrincada selva, mientras el resto partía en busca de auxilios, que nunca llegaron. El Gobierno argentino envió diversas expediciones en socorro de Ibarreta, todas ellas infructuosas. Se cree que murió a manos de los indios de la tribu de Damongay, sin ver realizada la exploración que tan tenazmente había emprendido. A fines de 1899, un vasco amigo suyo, Carmelo de Uriarte, logró dar con sus restos, que trasladó al cementerio de Asunción del Paraguay. 1904ko abuztuaren 18an jaio zen Maria Magunazelaia txirrindularia Iturria: Egoibarra.com Lehenengoetako emakume txirrindularia izan zen, bai Eibar aldean eta baita Euskal Herri osoan ere. Hainbat lasterketetan parte hartu zuen Bizkaia eta Gipuzkoan, eta baita irabazle suertatu. Euskonews & Media 177.zbk (2002 / 7 26 / 9 6) Euskomedia: Euskal Kultur Informazio Zerbitzua Eusko Ikaskuntzaren Web Orria
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.