168 Zenbakia 2002-05-24 / 2002-05-31

Artisautza

José eta Mikel Gonzálezen González Fundizio Artistikoak

AGUIRRE SORONDO, Antxon



José González ARTISAUTZA Español José eta Mikel Gonzálezen "González Fundizio Artistikoak" Introducción Proceso de trabajo Epílogo José González Pirizek sortu zituen GONZÁLEZ FUNDIZIOAK, 1972an. José Salamancan jaio zen, 1945ean, baina 4 urte zituenean bere sendia Donostiara etorri zen, eta Víctor Pradera kaleko eskolan aritu zen ikasten. Ondoren Parisa joan ziren, eta, han, ikasketak amaitutakoan, la Fondèries D?Art Françaises de Paris etxean hasi zen lan egiten. Parisen eman zituen urteetan, Picasso, Dalí, Miró, Lobo, Iacometi eta Iacquin bezalako artista ospetsuentzako hainbat lan egin zituen. 25 urterekin, fundizioko tailer bat prestatzeko enkargua eman zioten, eta hura martxan jarri ondoren Altsasura etorri zen (Nafarroa). 1974an, bere fundizio tailer propioa sortu zuen herri honetan. Bi urte geroago, Lezora joan, eta hantxe ipini zuen bere tailerra. Ordura arte bakarrik aritzen zen lanean, baina 1977an, Irungo Benten Poligonora lekualdatu zenean, laguntzaile batzuk hartu zituen. Ondoren, gaur egun dagoen tailerrera aldatu zen. Esperanza Navaisekin ezkondu zen, eta mutil eta neska bana dauzkate. Semea, Mikel (1973an jaioa), aitarekin aritzen da lanean, eta alaba (1978), berriz, kazetaria da, elektronikan espezializatua. Mikel 18 urterekin hasi zen aitarekin lanean. Gaur egun 28 urte dituenez, ondo baino hobeto ezagutzen ditu lanbide honen sekretuak. PRODUKTUAK Tailer honetan bi produktu mota egiten dituzte. Batetik, argizari galduan funditzen dute, kaskarila moduko teknika modernoez baliatuz. Hala egiten dute leku ezberdinetatik bere tailerrera jotzen duten eskultoreen kasuan. Besteak beste, Claude Viseaux, Jorge Oteiza, Nestor Basterretxea, Eduard Solorzano, José Ramón Gómez Nazabal eta Tomás Muruarentzako lanak egin izan dituzte. Beren monumentuak Donostian, Bilbon, Parisen, Salamankan etab. ikus daitezke. Bigarren produktu mota, serie motzekoak izango lirateke, bai erakundeek, udalek, bankuek etabar banatzen dituzten sariak, bai dekorazio dendetarako egiten dituztenak. Hauek, era berean, estilo erromanikoko pieza klasikoak izan daitezke, edota euskal gaiak dauzkatenak. Kasu hauetan, eurek egiten dute eskultura. Inoiz egin duten piezarik handiena, Montmarsanerako egin zutena da. 9 metroko luzera du, eta hiriaren sarreran bertan dago kokatuta. Bestetik, 5 metroko altuerako pieza bat egin zuten Alicia Penalbarentzat, Burdeosko Unibertsitatean ipintzeko. Duela gutxi Donostiako Sarriegi plazan ipini dituzten Sarriegiren bustoa eta danborrariaren figura ere tailer hauetan funditu ziren. Antzinako piezak ere zaharberritzen dituzte: erlojuetako piezak, eskulturak, etab. Erosi Fundizioak

QUIENES SOMOS Política de privacidad Avisos Legales ? 1998 Eusko Ikaskuntza