Artisautza
Patxi Xabier Iturriotz eta Mari Carmen del Río. Eskuz egindako oinetakoak
Patxi / Mari Carmen ARTISAUTZA Español Patxi Xabier Iturriotz eta Mari Carmen del Río: eskuz egindako oinetakoak Sarrera Sortze prozesua Larru ekologikoa Patxiren aita, Perico, Legorretan jaio zen (Gipuzkoa). Oinetakoak konpontzen aritzen zen, han bertan montatutako tailer batean, eta hantxe ikasi zuen Patxik lanbidea. 1984az geroztik, oinetakogintzako profesionala da. Mari Carmenek, Xabierrekin elkartu baino lehen, jantzigintza ikasi zuen, eta ikasketa horiek oso baliagarriak izan zaizkio gero ebakitzaile eta aparadore lanetan aritzeko. 1993an, Xabier Iruñeara joan zen, eta Mari Carmenekin batera ZAPATARI elkartea sortu zuen. Hasiera batean oinetakoak konpontzen eta "oinetako ekologikoak" egiten aritzen ziren, begetalki ondutako larruak eta zolak egiteko pneumatiko birziklatuak erabiliz. Sandaliak neurrira egiten zituzten, bezeroen oinen neurriak hartuz. Gero, orkoi batzuk erosi, eta oinetako zein botetarako patroi batzuk egin zituzten, eta, pixkanaka, gaur egun dauden egoerara iritsi ziren: elementu estandarrak egiten dituzte (ez neurrira egindakoak) eskalapoi, sandalia eta boten serie txikietan. Lehengaiaren aldetik, ezaugarri ekologiko berberak dauzkate denek. Dena den, modelo batzuetan ehuna tindatzen dute orain, "modan" dauden elementu batzuk egiteko. Gaur egun ez dituzte oinetakoak konpontzen; bete-betean oinetakoak egiten aritzen dira. Eginkizunak bien artean banatzen dituzte: Mari Carmenek elementuak mozten ditu, Patxik montatu eta josi egiten ditu, eta distira eman eta bukaerako presentazioaz Mari Carmen arduratzen da. PRODUKTUAK Eskuz egindako bota, oinetako eta sandalia ekologikoak. Beren produktuak artisautza azoketan saltzen dituzte: urtean 40 bat azoketara joaten dira Nafarroan, Getxon (Bizkaia), Burdeosen eta Toledon. Batzuk artisautzari buruzkoak izaten dira, baina beste batzuk bereziki oinetakoari zuzenduta egoten dira. Beren produktuen %80 azokatan saltzen dute, eta beste %20 berean tailerrera joaten diren pertsonei. Erosi Oinetakoak
QUIENES SOMOS Política de privacidad Avisos Legales ? 1998 Eusko Ikaskuntza
