161 Zenbakia 2002-04-05 / 2002-04-12

Euskobooks

Euskobooks

euskobooks Es difícil Alfredo Jaar Egilea: Alfredo Jaar Argitaratzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia Orrialde kopurua: 342 ISBN: 84 89698 69 4 Ezaugarriak: Jaarrek Serra Peladako aire zabaleko meategiaren argazkiak egin ditu Amazonasen. Argazkilariarentzat meategi hori herrialde garatuetako ekonomia eta langileen eta garapen bidean daudenen arteko alde izugarriaren metafora da. DISTANTZIA KRITIKOA Ordoñez Falcón bildumako argazkiak LA DISTANCIA CRÍTICA Obra fotográfica de Ordoñez Falcón Egileak: Regis Durad/Antxon Hernández Argitaratzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia Orrialde kopurua: 168 ISBN: 84 7907 232 6 Ezaugarriak: La Colección Fotográfica Ordóñez Falcón es un magnífico compendio de fotografías del siglo XX, continuamente enriquecida con nuevas adquisiciones. Entre octubre de 1996 y febrero de 1997 el IVAM, centro depositario de la colección, realizó en Valencia una importante muestra cronológica con parte de estos fondos. La exposición que ahora nos propone la Sala de Exposiciones de KOLDO MITXELENA Kulturunea se articula en torno a la mirada particular del comisario de la muestra, el crítico de arte Régis Durand. Su selección incluye, además, diversas obras incorporadas a la colección a lo largo de estos últimos meses. Régis Durand, estudioso de la fotografía en Francia, dirige actualmente el Centre National de la Photographie de París. Es autor de varios libros sobre fotografía y arte contemporáneo. Entre 1992 y 1996 fue director artístico de los encuentros fotográficos Primavera de Cahors, y ha sido también responsable de múltiples exposiciones tanto en Francia como en el extranjero. LA DISTANCIA CRÍTICA nos sugiere un recorrido dividido en cinco grandes conjuntos, en los que aparecen convergencias y cruces de obras de períodos y estéticas muy diversas. Estos apartados no corresponden a clasificaciones o a nociones dadas a priori, como períodos históricos, técnicas o géneros, sino que han ido surgiendo progresivamente del examen de las obras y de los interrogantesteóricos que se ha planteado el comisario. Se trata, por tanto, de invitaciones a un descubrimiento de lo que aquí y en otras partes es siempre lo esencial: las obras mismas. PUSKETAK Egungo argazkigintzaren bilduma baterako proposamena FRAGMENTOS Propuesta para una colección de fotografía contemporánea Testuak: Gloria Picazo, Juan Vicente Aliaga Argitaratzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia Orrialde kopurua: 130 ISBN: 84 7907 200 8 Ezaugarriak: Azken hogeitabost urteotako argazkigintzaren garapenak, argazkigintzaren bere bereko definizio kontzeptual bereziaren bila zebilelarik, irudikapenaren krisi orokorra adierazi du, lehenago pinturak eta eskulturak egin bezala.Era berean, moderno dei genezakeen argazkigintzaren definizioaren zatikatzaile eta iraultzaile ziren praktiken oldarraldia bizitu ere du, hartara bere muga kontzeptual eta teknikoak zabalduz. Horrexegatik du argazkigintzak hain lotura estua ideiarekin nola irudiarekin, baliabide eta teknika aurkikuntzarekin eta lehendik diren irudien baliatzearekin.Batzutan, mundua ikusteko eraz ari zaigu, bestetan aldiz, munduaz mintzatzeko eraz.Ez da beraz erraza, izan ere, arteetan orohar ez baita erraza, gaur egungo argazkigintza, ezaugarri amankomunen bitartez definitzea.Uste honetan finkaturik, Bartzelonako Arte Garaikideko Museoak, Pusketak. Egungo argazkigintzaren bilduma baterako proposamena, erakusketa antolatu du, hau da, ikusleari argazkigintzaren gainean, bai eta argazkigintzak errealitatearekin duen loturaren gainean diren ikuspuntu anitzekin topatzeko lekua eskaini nahi dion saioa. Erakusketa hau, Rafael Tous en asmoz eta hari esker egin da batez ere; bildumazale pribatu eta porrokatua den bezainbatean ekarri digun laguntza ezin neurtuzkoa izan baitzaigu.Aipatu beharrekoa dugu ere, erakusketa bideratu duten MACBA ko kontserbatzaileen lana. Esan dezagun ere, Museoa, egitasmo hau behar adinako koherentzia kontzeptualaz horni zezakeen lekune bakarra genuela. HANNAH COLLINS "In the course of time" Testuak: CatherineLegallais, Hannah Collins Argitaratzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia Orrialde kopurua: 100 ISBN: 84 7907 193 1 Ezaugarriak: Bi urte badira erakustareto honek Hannah Collins gonbidatu zuela areto honetarako proiektu bat egin zezan. Gerora, ikusirik berak aurkeztutako proiektuaren tamaina eta beste erakusketa zentro batzuetan ere aurkezteko gogoa zegoela, harremanetan jarri ginen Palmako “Sa Nostra” zentroarekin, han ere Hannah Collinsen erakusketa bat egiteko aukera aztertzen ari baitziren. Gaur, eta zentro horrekin sinatu dugun koprodukzio hitzarmenari esker, gonbidapen haren emaitza aurkezteko moduan nago, hau da, orain erakustareto honetan eta geroago Palmako “Sa Nostra” zentroan aurkeztuko den erakusketa hau, katalogo honetan jasotzen dena, hain zuzen ere. Polonian eta Silesian barreneko zenbait bidaiatan bizi izandako esperientziak agertu nahi dizkigu artistak erakusketa honen bitartez. Hauxe islatu nahi digu, Berlingo harresia eroriz geroko Europa teorikoki “ireki” batean, hots, komunismoa erori ondoren berriro definitzen ari den Europa horretan, hango herritarrak zein ingurunetan bizi diren eta zein sentimendu dituzten. Hausnarketa hau medio “historiaren aztarnei buruzko hausnarketa, orainari buruz gogoeta egiteko” Hannah Collinsek agertzen duen kezka aztertzen hasia zeukan 1992rako “Sings of Life” izeneko argazki sailaren bidez, non Istanbulgo egoera erakusten baitzuen, alegia, “harresia erori aurretik eta ondoren ekialdeko herriek mendebaldera egindako diasporaren hiri gisa” agertzen zuen Istanbul. Hannah Collinsek, bere argazkien tamaina handiari esker, aukera eskaintzen dio ikusleari berak erakutsitako eszenan barreneko bidaia batean murgil dadin. Catherine Legallaisek dioenez “Argazki hauek, oso formatu handikoak (gehienak 2 x 7 metrokoak gutxi gora behera), zenbait bandaren bidez osatuak, oihalen gainean kolaz itsatsitakoak dira eta, haietatik piska bat urrunduz gero, pieza bakarrez eginak dirudite, eta eskala errealera eginak, gainera, tamaina naturalera,alegia. Inpaktua fenomenologikoa nahiz erretinakoa da. Haiei begiratzeko eskatzen digute, baina ez begirada bakarrarekin, baizik eta patxadaz eta arretaz, denboran eta espazioan. Ikusleak begirada mugikorra eta panoramikoa eduki behar du eta, aldi berean, irudietan barrena ibili, hain irudi zabalak izanik, haietako partaide den sentsazioa eduki bailezake...” Aurkezpen hau ez dut amaitu nahi eskerrak eman gabe, bai British Concil i, eskaini digun laguntza oparoagatik, bai katalogo eta erakusketa hau egitea era batera edo bestera ahalbidetu duten pertsona guztiei ere. Willie Doherty Dark Stains Testuak: Maite Lores, Martin McLoone Argitaratzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia Orrialde kopurua: 125 ISBN: 84 7907 278 4 Ezaugarriak: Erakusketa honek Willie Dohertyren lana aurkezten du, ikuspegi bisual eta zinematografiko bati jarraituz. Zuzenkiago, hauxe du erakusketak ardatz: nola azaltzen eta aztertzen dituen Dohertyk zineak eta argazkigintzak erabiltzen dituzten baliabideak ikusleak helburu politikoekin manipulatzeko. Dohertyren lanak aipagai ditu komunikabideetan (erreportaiak eta albiste saioak) eta zinean (film noir eta road movies) sorburu duten teknikak eta konbentzionalismoak, maiz askotan baliagorri direnak egoera “inozoetan” suspentse eta mehatxu giro bat sarrarazteko, eta beheralako bortizkeria iradokitzeko. Haren lanetako batzuek zalantzan jartzen dute hedabideek erabiltzen duten manipulazio mota bat, telebistako erreportaiak eta albisteak birkontestualizatzeko balio duena, helburua izanik egia desitxuratzea eta ezkutuko asmo politiko bat sartzea. Beste lan batzuek, berriz, gai hau dute zuzenki: Ipar Irlandako hiriguneetan armadak erabilitako zaintza kamarak egoteak sortzen duen sentsazioa, bidegabe sartzearena eta bortxakeria inplizituarena. Hala ere, nahiz eta erakusketa honetarako aukeratu ditugun lanen gai berezkoa Irlandako egoera politikoa ez izan, ez dago dudarik aurkeztutako lan horietan islatuta gelditzen dela hango testuinguru sozio politikoa. Euskal HerriaESENTZIAK Egilea: Xabi Otero Argiteletxea: Txoria Errekan Orrialde kopurua: 111 ISBN: 84 87732 02 X Ezaugarriak: Xabi Oterok urteak daramatza herri honen sustraiak miatzen. Beste herri eta paraje batzuk ere arakatu ditu, bainan Euskal Herrian aritu da gehien bat. Bere argazkietan ikusle arruntak aurkitzen ez dituen ñabardura guztiak biltzen dira. Oteroren lanen dotorezia perfekzio teknikoan oinarritzen da. Liburu hau, egile emankor honen beste lan zoragarri bat da. Oraingo honetan, xahutasun eta laburtzeko gaitasun bereziz bildutako irudi bikainei edertasuna darie. Bere artearen kontenplazioak unearen goraipamena dakar. Adierazpena garbia, bizia, zabala, erreala da. Euskal Herria Esentsiak, kanpotik datorren bisitariak eraman dezakeen oroigarri onena izan daiteke eta, dudarik gabe, bertakooi gure inguruko pusketak antzeman edo berraurkitzen lagunduko digu. Gerardo López de Guereñu Galarraga 1904 1992 FOTOGRAFÍAS/ARGAZKIAK Egileak: Varios Argitaratzailea: Arabako Foru Aldundia Orrialde kopurua: 190 ISBN: 84 7821 313 9 Ezaugarriak: La obra de Gerardo López de Guereñu que se presenta en este volumen, es una colección de documentos gráficos de extraordinario valor para entender, conocer y valorar una época, la primera mitad de este siglo. En este libro, que no es sino una necesariamente breve selección de su amplísimo fondo, tenemos una muestra de ese inmenso valor histórico, social y patrimonial que adquiere la fotografía cuando se practica con el método, la dedidación y la energía de Gerardo López de Guereñu. Ramón Serras ZARAUZKO ARGAZKIAK Polaroid 1988 1998 Egileak: Ramon Serras (irudiak) eta Pello Esnal (testuak) Euskonews & Media 161.zbk (2002 / 4 / 5 12) Eusko Ikaskuntzaren Web Orria