141 Zenbakia 2001-10-26 / 2001-11-02

Euskal kantutegia

Estropadetakuak kalandiko erregiñe dienesi

ENFEDAQUE, Ángel

Euskal Kantutegia: Estropadetakuak kalandiko erregiñe dienesi Estropadetakuak kalandiko erregiñe dienesi Kantutegiaren egilea: ONDARRU, KANTU, OTOI, ORRU... Normalizatutako testua: ESTROPADETAKUAK KALANDIKO ERREGIÑE DIENESI Musikaren egilea: EZEZAGUNA Testuaren egilea: EZEZAGUNA Literatur Incipit a: BERTSO BERRIAK JARTZERA NUA Berezko testuaren transkribapena: 1. Bertso berriak jartzera nua gusto duenak erosi, fiestak nola pasa ditugun nai nuke adierazi, musika eta tanborrarekin gañera orfeoi ta guzi, Donostiako etorreria esan bear det lenbizi. 2. Motor ta bapor etorri giñan Donostiatik batian, eta Debara sartu giñaden ia ondarrera artian, txupiñazo ta txistua joaz danok umore onian, da Mutrikuko agintariak an ziran gure tartian. 3. Andik urtenda Mutrikun ere igual egin genduan, mendietatik guri begira jendia franko zeguan, mutrikuar ta elantxobetar danok alkarren onduan, anayak giñan bezela igual etorrera egin genduan. 4. Erregearen «Facun»en ziran gure mutillak atzetik, motor ta bapor musikarekin atera ziran etxetik, leor guztia betia jentez "viva" dearrez bestetik, gaur estakigu zenbait persona etorri zan erbestetik. 5. Gero gabian etorri zakun Mutrikutik tanborrada, aditutzian gure biotzak asi ziraden dardara, guk ain gustora entzun genduen orren tanborren arrara, gure atzetik etorri zakun musikarekin Debarra. 6. Mutrikuarrak eta Debarrak gurekin portatu zera, zeregaitikan gu alabatzen gugana etorri zera, gu emen gaude, gure premiñan iñoiz arkitzen ba zera, anaitasun andienarekin bizi nai degu aurrera. 7. Andikan laister aditu nuen belarrietan pregoya, gu alabatzen nola datorren Durangotik orfeoia, leku batetik adituko zan orren kantuen orroya, kristau oyek merezi dute sonbreru ordez koroia. 8. Beko fiestak akabatuta kale andira giñan jaso, ezin emanik egondu giñan ordu betien lau paso, erregiñatzat Dienesi ta tanboliñakin Damaso, obiagorik egongo ote da mundu onetan akaso? 9. Biba Mutriku eta Debarrak, da Biba Durangokuak, guztien partez milloi banaesker Brontxe ondarrutarrak, agradezitzen ondo dakigu geuri ondo egindakuak, zeruetara jasoko al zaitu danok gure jaungoikuak. 10. Ondo dakigu kale anditarrak zuek zerana nagusi, lenago ere zuen kalia obetuen zan ikusi, kalia orrek orlan ipintzen nun ote dute ikasi? Danon erregin or daukazute Saguneko Dienesi. 1 1. Mai andi baten gañian zeuan kale andiko erregiña, jendiak bera salutatutzen eiten zuen alegiña, ondo ederki ematen dezu bada zerbaiten premiña, obetuago emango zuan pixkat pintatu ba ziña. 12. Gure mutillak nobliak dira da biotzetik zabalak, orregatikan orren buruak arturik daukatez alak, erri guztia disfrazatuta ustez ziran karnabalak, orrelangorik etzan egingo izan ba ziran makalak. 13. Fiestarikan asko ein degu estropaden izenian, jendia ere aspertua da geiago ezin egiñian, da pelikulak atera ditu bialtzeko zuzenian, emen ikusi ez dituenak ikusiko itu zinian. 14. Koziñeriak ere ez dezute aurten eduki ain txarrak zeuei danori jaten ematen atera tuzte aparrak, berez umilla eta garbiak jenioz barriz azkarrak, orregatikan agertu dira gure mutillen indarrak. 15. Arnabostagerren bertsuarekin banua despeditzera, piska bateko erretirua orain ba guaz artzera, guregatikan gaizki esaten barriro asten ba zera, gaizki esanka gugana aurten zertan etorri etzera. Hizkuntza: Euskara Partitura eta musikaren digitalizazioa: Angel Enfedaque Euskonews & Media 141.zbk (2001/10 26/11 2) Eusko Ikaskuntzaren Web Orria