Euskal Kantutegia: 1898'ko Estropadetakua 1898'ko Estropadetakua Kantutegiaren egilea: ONDARRU, KANTU, OTOI. ORRU... Normalizatutako testua: 1898'KO ESTROPADETAKUA Musikaren egilea: EZEZAGUNA Testuaren egilea: EZEZAGUNA Literatur Incipit a: BERTSO BERRIAK PARATUTZEKO Berezko testuaren transkribapena: 1. Bertso berriak paratutzeko artu det pentsamentua, esan bear det nola izan dan estropadako tratua, laguntasuna eskatzen dizut Ama Antiguakua, zuzen da garbi esplikatzeko ortxen pasatutakua. 2. Gure txalupa azkarra dala esaten omen dirazi, pruebak onera ematen bada gaztetasunian ikusi, kostrutore bat kaia gañian esanaz omen zan asi, treneru ori ez da izango Kontxa onetan nagusi. 3. Lendabiziko illaren lauan giñan jokatutzen asi, estropadarik jokatutzen guk or ezkenduan ikasi, esaten zuten kostautik laster juango zirala igesi, baña Kontxa ortan ikusi degu zein izandu dan nagusi. 4. Esaten zuen illaren lauan ateratutzen duanak, berriz zortzian irabaztea izango ditula lanak, milla peseta eta bandera arrapatzen dituanak, merezi ditu probintziako eta Bizkaiako famak. 5. Urte batian Donosti ortan paratu dute bandera, orregatikan pentsatu degu etorritzia onera, onorko letra eder batzuk jarrita dauska erdera, kofradiko benta etxian gordeta daukagu bera. 6. Gure mutillak artzen zioten arraunai ondo tamaña, zeregatikan gertatu zaigun oso kuadrilla biguna, arraunlariak bizkorrak eta, patroia berriz txit fiña, bestela nola egingo genduan guk egin degun azaña. 7. Gure patroiak arraunketa ona zigunian guri ikusi, korajez laister ujuka guri atzetik zaigun asi, Kontxa onetan gaurkuan zuek izango zera nagusi, orla bogatzen egun gutxitan nola dezute ikasi? 8. Santa Clarara allegatuta deitu zigun espasio, mutil maitiak zuekin beti izaten nitzan fio, txapela eskuan sartuta berak koraje batekin dio, auxen naikua dezute eta ez batere egin geio. 9. Banderan buelta emanda gero brankaz giñanian jarri, larrez atzetik asi zitzaigun begiratuz mutillari, esaten zigun, arraunketa oiek artuagatikansarri, zuena da ta nasai boato ez kasorik ein inori. 10. Lenbizikuan zazpireun eta gero bandera ta milla, animaturik etorri giñan ara peseta oien billa, kobardituta etziran egon Manuel eta Cuadrilla, esaten dute bota dirala salaran amaika milla. 1 1. Ogei eta bat minutu eta sei segundo errekorrian, alaxen oiek markatu zuten juzgauan eta errian, tranparik gabe egin degu guk egun argiren erdian, alare sano gelditu gera miñik ez degu gerrian. 12. Irabazita genduztenian banderakin ikusi, Donostiako andre batzuek burlaka ziraden asi, ze uste zuten juango giñala kanpora andik igesi, amak semiak ba dituena orain dezute ikasi. Hizkuntza: Euskara Partitura eta musikaren digitalizazioa: Angel Enfedaque Euskonews & Media 140.zbk (2001/10/19 26) Eusko Ikaskuntzaren Web Orria
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.