123 Zenbakia 2001-05-18 / 2001-05-25

Euskobooks

Euskobooks

euskobooks Errekarteko koadernoa Egilea: Bilduma: Literatura 210 Argitaletxea: Elkar Orrialde kopurua: 148 Ezaugarriak: Hala dio liburu honetako pasarte batek, amaiera aldean (138. or.): "Liburu honetan ere, norberaren munduaren adierazpenarekin edo egolatria ttantta batzuekin batera, honelako uste bat dago sakonean: bizitzaren zertzelada guztiz diferenteen azpitik edo gainetik oinarrizko parametro batzuetan gizon emakume guztion sentipenak direla funtsean berdintsuak; parametro horien artean dago noski norbaiten seme edo alaba izatea, norbaiten biloba, non edo non izatea sustrai edo jatorri bat, dela egiazkoa dela amestua..." Leihotik begira jarri da egilea. Bere etxeko sukaldeko leihotik ikusten denari begira hasi eta, hortik abiatuta, hainbat gogoeta, oroitzapen, pasadizo eta irakurketa harilkatu ditu. Liburu guztiz pertsonala osatu du horrela idazleak: batetik, literatur generoen ohiko sailkapenak gainditzen dituen obra delako, eta, bestetik, neurri batean bere pertsona bihurtu duelako berriz ere literatura egiteko gai: bere bizitzako aldi jakin bat kontatzen ez badigu ere, "baserria" eta "aitona" ditu oroigai eta pentsagai, bereak noski, baina baita nornahirenak ere, euskal kultura guztian erro sakonak dituzten kontzeptuak baitira bi horiek. Irakurlearekiko kidetasun eta konplizitatea bilatzeko ahalegin horretan, inoiz baino gardenagoa bihurtu da Mendigurenen prosa ere, egunez egun idatziz doan koaderno bateko sinpletasuna eta hitz bakoitzaren balioa, esaldi bakoitzaren erritmoa neurtzen dituen dotorezia elkartuz. Xabier Mendiguren Elizegi (Beasain, 1964). Filologian lizentziatua eta editorea. Haur literatuta eta antzerkiko lanez gain gazteentzako kontakizunak idatzi izan ditu: Tangoak ez du amaierarik, Harrika, Patakon, Irakasle alu bat, Obsexuen kluba, Kanibalaren kaiolan, Txakurraren alaba. Helduentzako narratiban, berriz, Sei ipuin amodiozko, Hamalau, Opor ezberdinak, Ene dama maite horri ipuin bildumak, Bekatuaren itzala eta Berriro igo nauzu eleberriak,eta oroitzapenak lantzen dituzten Gure barrioa 1975 eta Nerabearen biluzia. LA BENEFICIENCIA EN SAN SEBASTIÁN Egilea: Mª Rosario Roquero Ussía Argitaletxea: Kutxa Orrialde kopurua: 495 ISBN: 84 7173 380 3 Ezaugarriak: Con la presente publicación la autora nos ofrece un atractivo panorama ambiental, informativo y rigurosamente documentado, de tema sugerente de tantos problemas como es el de la Beneficiencia en San Sebastián, uno de los capítulos más importantes en la sociología histórica de la Ciudad y donde Mª Rosario Roquero aporta un meritorio cúmulo de datos y noticias. GUIDE DONOSTIA/ SAINT SÉBASTIEN Egilea: Odile Crespy Argitaletxea: Atlantica Orrialde kopurua: 180 Ezaugarriak: La capitale basque inspire architectes et sculpteurs contemporains. Quelques conseils pour ne rien manquer de San Sebastian. Photographies couleur. EKONOMIAZ Nº 45 La economía del conocimiento Egileak: Esther R Argitaletxea: Eusko Jaurlaritza Orrialde kopurua: 289 ISBN: 84 8419 962 2 Ezaugarriak: En esta nueva economía el principal motor de la creación de valor ya no es la producción de bienes sino la generación, transmisión y aplicación del conocimiento por los que muchos la denominan "economía del conocimiento". Cada vez una mayor proporción de la producción tiene el carácter de intangible: bienes y servicios basados en la explotación de las ideas más que en la manipulación de los materiales. No es sólo que los servicios empleen ya a más de las tres cuartas partes de los trabajadores norteamericanos, es que los bienes materiales que consumimos, desde los coches a las zapatillas deportivas, llevan incorporada una creciente cantidad de conocimiento en la forma de investigación y desarrollo, diseño, marketing... La información y el conocimiento son la materia prima de la nueva economía. UR ERTZEKO HIRI BAT HONDARRIBIA UNA CIUDAD FRENTE AL MAR Egilea: Xabier Unzurrunzaga (Ed.) Argitaletxea: UPV/EHU Orrialde kopurua: 280 ISBN: 84 8373 227 0 Ezaugarriak: IPC 2029 Erasmus programarako ekintzenbarruan Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoak, Euskal Herriko Unibertsitatean antolatuta, Hondarribian 1997ko urtarrilan ospatutako Nazioarteko Arkitektura III. Lantegian prestatu ziren lanak laburbiltzen ditu liburu honek. Este libro sintetiza los trabajos elaborados en el III Taller Internacional de Arquitectura celebrado en enero de 1997 en Hondarribia, organizado en la Universidad del País Vasco Euskal Herriko Unibertsitatea, por la Escuela Técnica Superior de Arquitectura de San Sebastián, dentro de las actividades del programa Erasmus IPC 2029. Euskonews & Media 123.zbk (2001 / 5 / 18 25) Eusko Ikaskuntzaren Web Orria