euskobooks Eleria 6 Euskal Herriko Legelarien Aldizkaria Egileak: Hainbat Argitaletxea: Eusko Ikaskuntza Orrialde kopurua: 148 ISSN: 1137 1951 Ezaugarriak: Euskal Herriko Legelarien Aldizkariak Zuzenbidearen alor guztiak euskaraz lantzea du helburu. Bai Unibertsitatean eta bai praktikaren munduan euskaraz egiten den Zuzenbidea bultzatzea, eta euskara juridikoaren normalizaziorako bitarteko izatea dira argitalpen honen xedeak. Informazio gehiago: Merkataritza zuzenbidea Hogeita bosgarren argitaraldia Egilea: Rodrigo Uría Argitaletxea: Deustuko Unibertsitatea ISBN: 84 7485 581 0 Ezaugarriak: Liburu honen helburua lan didaktikoa izatea da. Idatzi ere, Espainiako unibertsitateetako fakultateetara biltzen direnei laguntzeko idatzi da berori. Hortaz liburu honek bere helburu nagusia beteko du, baldin eta gure ikasle gazteen eguneroko lanean lagungarri gertatzen bada. Ildo horretatik, lan argi eta erraza lortu nahi izan da batik bat. Liburu honen horrialdeetan barrena, beraz, irakurleak ez du aurkituko inoren iritzirik, autoreen arteko eztabaidarik, ez eta beste herrietako legerie buruzko aipamenik ere. Aitzitik, Espainiako lege testuak aipatzen dira behin eta berriro, gaur egun Espainiako Merkataritzako zuzenbidea osatzen duten gaien inguruko azalpen laburrarekin batera. Euskal administrazio publikoetako hizkuntza normalkuntza: legeria eta jurisprudentzia hautatua Egileak: Hainbat Argitaletxea: HAEE IVAP Orrialde kopurua: 312 Ezaugarriak: 1982tik hona lege dekretu ugari egin dira, euskarari administrazio publikoan sarbidea emateko. Eta, hain zuzen ere, legedia hori da liburu honetan bildu dena. Egiturari dagokionez, lehenik eta behin, administrazio orokorrari dagozkion legeak jasotzen dira, eta ondoren, honako hauek: irakaskuntza, Ertzaintza eta osasun arlokoak. Azken zatian, euskararen inguruan emandako hainbat epai dituzue irakurgai. Hizkera argiaren bidetik Egileak: Hainbat Argitaletxea: HAEE IVAP Orrialde kopurua: 303 Ezaugarriak: Liburuak zazpi atal nagusi ditu:administrazioko hizkera; idatzizko komunikazioa; idazkera: garbi idazteko bideak; diseinua, antolaketa, berrikusketa eta azterketa; administrazioko itzulpenak; administrazioko idazkiak, eta hiztegia. Liburua erabat praktikoa da. Bertan agertzen diren adibideak, testuak eta proposamenak administrazioko eguneroko lanean sortzen diren arazoetan daude oinarrituta, eta, hain zuzen ere, arazo horiei irtenbide egokiak ematea dute xede. Ekarpen interesgarria da, beraz, administrazioko hizkera zuzena, zehatza eta argia bultzatzeko. Administrazio idazkiak. 7 ikastunitate Egileak: Hainbat Argitaletxea: HAEE IVAP Orrialde kopurua: 274 Ezaugarriak: Administrazioko langileei dokumenturik erabilienak idazten laguntzea da liburuaren helburura. Argitalpena 7 ataletan dago banatuta, eta horietako bakoitzean administrazioko idazki mota bat lantzen da. Hona idazkiok: agurra,egiaztagiria, ofizioa, ordainagiria, iragarkia, gutuna eta, azkenik, dekretua, agindua eta erabakia. Ikastunitateetan hainbat ariketa proposatzen dira aipatutako dokumentuak lantzeko, eta idazteko zenbait teknika ikasteko. Administrazio zuzenbidea II Egilea: Ramón Parada Argitaletxea: Deustuko Unibertsitatea ISBN: 84 7485 519 5. 644 Ezaugarriak: LI. Administrazio antolaketaren printzipioak. II. Estatuko administrazioa. III. Lurralde antolaketa. IV. Autonomi erkidegoak. V. Udalerria eta probintzia. VI. Toki korporazioen eskumenak eta eraentza. VII. Administrazio instituzionala. VIII. Administrazio independenteak. IX. Administrazio korporatiboa. X. Kontsulta eta kontrol administrazioa. XI. Funtzio publikoaren sistemak. XII. Enplegu publikoaren sistema espainian. XIII. Funtzionario harremanak. XIV. Funtzionario harremanen edukia. XV. Funtzionarioen eskubide kolektiboak. XVI. Europako erkidegoetako antolaketa eta funtzio publikoa. Gaiak Goiriena Lekue, Agurtzane Europol Hitzarmena: lankidetza poliziala eta europar gune poliziala Terradillos Ormaetxea, Edurne Langileen ordezkaritza kolektiboa egitura konplexukoenpresetan Hizkuntza Zuzenbidea Urrutia Linarona, Iñigo Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea (UEMA) legezkontrakotzat jotzen duen Epaiari buruzko iruzkinak Elkarrizketak Guibentif, Pierre Oñatiko Lege Soziologiako Nazioarteko Erakundeko zuzendaria Aya Onsalo, Alfonso Gasteizko fiskal nagusia Kronikak Burgaña Agoues, Jon Pirineoetako garapen jasangarria mugaz bestaldeko lankidetzaren europar politikaren esparruan: INTERREG IIIA mintegiaren kronika Ezeizabarrena Saenz, Xabier Emari ekologikoaren erreserba gure ibaien inguruaren gutxieneko berme gisa Garmendia Iartza, Koro Justizia, Margarita Roblesen begiradapean Sagasti Aurrekoetxea, Josu J. Merkataritza Zuzenbidetik datozkigun berriak Sainz de Rozas Bedialauneta, Rafael "Lasa Zabala" auziaren epaia Zelaia Garagarza, Maite Erregioen Komitea 2000.eko Gobernuarteko Konferentziaren aurrean Iruzkinak Aizega Zubillaga, Joxe Mari Eusko Jaurlaritza eta Gobernu zentralaren arteko bake fiskala Alzelai Uliondo, Igone Merkatuan Enpresen Arteko Lehia Babesteko Legediaren aplikazio deszentralizatuan, zer? Goñi Zabala, Santiago Prozedura Zibil berriaren 1/2000 Legea Berriak Albisteak. Bibliografia. Tesien txokoa. Bidean dauden Legeak. Klasikoak Bengoetxea Caballero, Joxerramon Ronald Dworkin en The Forum of Principle Dworkin, Ronald Printzipioen eremua Euskonews & Media 120.zbk (2001 / 4 27 / 5 4) Eusko Ikaskuntzaren Web Orria
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.