113 Zenbakia 2001-03-02 / 2001-03-09

Gaiak

Behien elikadur estrategia Gorbeiako Parke Naturalean

ALDEZABAL, Arantza MANDALUNIZ, Nerea OREGI, Luis María

Behien elikadur estrategia Gorbeiako Parke Naturalean Behien elikadur estrategia Gorbeiako Parke Naturalean Nerea Mandaluniz, Arantza Aldezabal LABURPENA eta Luis Mª Oregi Hausnarkarien elikadur hautespenerako gaitasuna animalion mugapen morfologiko eta fisiologikoek ezezik, landare baliagaien eskuragarritasun eta kalitateak ere baldintzatzen dute. Gainera, goi mendiko udako larratze sasoian zehar, aske larratzen den behi azienda ingurune baldintza klimatikoen ondorioz gertatzen diren urtekako elikadur baliagaien eskuragarritasun eta ekoizpenaren menpe geratzen da. Hortaz, udako lehorteak landare belarkaren zimeltze prozesua azkartzea ekar lezake, eta gertaera honek behiek zurezko landareak lehenago jaten hastea bultza dezake beraien beharrizan energetikoak egokiro asetzeko. Ikerlan honen helburu nagusia bi urte jarraietan (1997 eta 1998) eta 2 eskualdetan bazkatzen diren bi behi taldeen dietaren konposizioa eta larratze portaera konparatzea da. Dietaren konposizioa gorotzen analisi mikrohistologikoaren bidez determinatu zen eta animalien larratze portaera behaketa zuzenez. Emaitzen arabera 1997 eta 1998ko dieten joera orokorra mantendu egiten da eta beraien arteko desberdintasunak ez dira estatistikoki esangarriak; halere, zurezko landareen emendioa behatu zen 1998ko (urte lehorrena) larratze sasoian bi behi taldeen dietan. Larratze eskualdea da bi behi taldeen elikadur estrategien arteko desberdintasunetan gehien eragin duen faktorea, ziurrenik landare eskuragarritasun ezberdina dutelako. Hitz gakoak: dieta konposizioa, heterogeneitate espazial eta tenporala, larratze portaera, hozkatze abiadura, Bos taurus. SARRERA Aspaldidanik ezaguna da goi mendiko larreen mantenua, bertan bazkatzen diren herbiboroekin hertsiki erlazionatuta dagoela. Hortaz, animalien larratze maila egokia denean, hots, gainlarratze arazorik ez dagoenean, komunitatearen dibertsitatea faboratzen dutela ikusi da; aldiz, herbiboroen desagerpenak larreen sasitzea ekarriko luke, balore nutritibobaxuagoko landare belarkarak eta sastrakak ugarituz eta hedatuz. Beraz, kalitateaz gainera balore ekologikoa ere galduko litzateke, dibertsitatea murriztuz. Hortaz, ukaezina da goi mendiko larreen ustiaketa sistemaren dinamika gai konplexua dela eta horri buruz dugun informazioa osatu beharra dagoela, Euskal Herriko hainbat nekazal eremuetako abeltzaintzaren kudeaketa egokia bermatzeko. Landare hazkunderako sasoi faboragarrian zehar (Maiatza Azaroa) Gorbeiako Parke Naturaleko goiko larreetara bazkatzera igotzen direnen artean, haragitarako hazten den behi aziendak garrantzia handia du bertako abeltzainen ekonomian. Ekoizpen sistema honen oinarria haranetik goi mendirako trasterminantzian datza, eta sasoi faboragarrian (normalean Maiatzetik Azarora, beti ere baldintza klimatikoen menpe egonik) aske bizi eta elikatzen dira. Animalion elikadur portaera eta ihardueraz dugun informazioa mugatua da gaur egun, eta hortaz, ikerlan honen helburuetako bat gai hauetan sakontzea da nekazal eremu hauek egokiro kudeatu daitezen. Orohar, goi mendiko larreen ustiaketa sistemaren dinamika gai konplexua izan arren, ezinbestekoa da berori ikertzea. Ildo horri jarraituz, eta konkretuki orain arte Gorbeiako Parke Naturalean burutu diren ikerlanei dagokienez, honako atal hauek jorratu direla aipa genezake: alde batetik, goi mendiko larreen egitura, landare ekoizpena eta faktore edafikoak (Albizu et al., 1996 eta 1999); bestetik, Latxa ardien nahiz haragitarako behien larratze iharduera eta larreen erabilera (portaera eta banaketa espaziala), hain zuzen ere (Marijuán, 1996; Mandaluniz & Oregui, 1999; Mandaluniz et al., 1998; Mandaluniz et al., 1999). Gure ikerlan honetan proposaturiko gaia, aipatutako arlo horiekiko guztiz osagarria izateaz gainera, ezinbestekoa da herbiboroen ekoizpen prozesua ulertu eta eztabaidatzeko orduan. Horregatik, aurkezturiko lan honek Euskal Herriko behi aziendaren ekoizpen eta ustiaketa sistemaren ezagumenduan beste urrats bat gehiago sakontzeko aukera ematendigu. IKERKETA EREMUA ETA METODOLOGIA Ondorengo ikerketa burutzeko Gorbeiako Parke Naturala aukeratu zen. Bertako ingurunea gehienbat zuhaiztiz eta mendiko larrez osaturik dago eta haragitarako behi eta behor, ahutz eta Latxa ardiek larratzen dute uda garaian. Ikerketa guneak ipar isuraldean daude eta Arraba Egiriñao (AR) eta Aldamiñape (AL) dira. Bertako larreak 900 1100 metrotako altitudean daude eta nahikoa orografia irregularra dute. Horrez gain, tokien arteko landare eskuragarritasuna nahikoa ezberdina da. Dietaren konparaketa errazteko landaredi unitateak 3 taldetan banatu ziren: komunitate belarkarak (larreak), zurakarak (sasi, sastraka eta zuhaiztiak kontutan izanik) eta beste batzuk (iraleku eta harkaitz azaleramentuak). Banaketa honen ondorioz, balio hauek erdietsi ziren (Mandaluniz et al., 1999): Arraba Egiriñaon %71 larreak, %22 zurezko landaredia eta %7 beste batzuk, eta Aldamiñapen %63 larreak, %36 zurezko landaredia eta %1 beste batzuk. Euskal Herriko mendiko larreen erabilera tradizionalari jarraituz, gure azterketako bi behi taldeak Maiatzetik Azarora bazkatu ziren inguru hauetan. Ikerketak bi urtetako iraupena izan du (1997 eta 1998ko larratze sasoiak) eta gorotzak urte bakoitzean 4 alditan (udaberri amaieran, uda erdialdera, uda amaieran eta udazken erdialdean) jaso ziren bi ikerketa eremuetan. Lagin hauekin teknika mikrohistologikoaren bitartez (Sparks & Malechek, 1968) dietaren konposizioa begiratu zen. Bariantzaren analisi estatistiko (anova) uni eta multifaktorialak burutu ziren dietako landare kategoria desberdinen kontsumoa aztertzeko. Aurretik, landare espezieak 3 kategoriatan taldekatu ziren: graminoideoak (GRAM), dikotiledoneo belarkarak (DIKOT) eta zurezko landareak (ZUREZKOA) eta portzentaiak transformatu egin ziren (Zar, 1996). Horrez gain dietaren dibertsitatea Shannon indizearen (H') bitartez kalkulatu zen. Halaber, hozkatze abiadura eta larratze orduak ere neurtu ziren. Guztira 28 kontrol egin ziren bi urteetan zehar baina dietarenkonparaketa egiteko hurbilen zeuden kontrolak bakarrik hartu ziren kontuan. Laginketa bakoitzean ordu laurdenero, alde batetik taldearen iharduera (Arnold, 1985; Aldezabal et al., 1993), eta bestetik hozkatze abiadura (Rosenberger,1985) jaso genituen. Bestalde, animalien portaeran zerikusi handia duenez eguraldiak, ikerketa sasoiko baldintza klimatikoak ezagutzeko eta lan honen emaitzak interpretatzen laguntzeko, Gorbeia inguruan dauden 2 estazio meteorologiko aukeratu ziren: Altubekoa (isuralde mediterraniarra) eta Igorrekoa (Kantauri isuraldea). Batetik, tenperatur balio egokienak Altubeko estazioari dagozkiola eritzi diogu, duen altitudeagatik, eta bestetik euriztapen datuak Igorrekoari, duen eragin kantauriarragatik. Estazio hauetatik behien larratze sasoiko hilabete bakoitzeko batazbesteko tenperatur eta euriztapen datuak jaso genituen (1.Irudia) 1 Irudia: Hileroko batazbesteko tenperatura eta euriteen aldaketa 1997 eta 1998 ko larratze garaietan. Tamainu haundiagoan ikusteko sakatu irudiaren gainean. EMAITZAK ETA EZTABAIDA Dietaren konposizioa eta denboran zeharreko aldaketa Emaitzen arabera, behien dietaren konposagai nagusiena graminoideak dira, dieta orokorraren %75 80 osotuz. Landare kategoria desberdinak esangarriki kopuru desberdinean kontsumitu dituzte (landare kategoria faktorea, a.g.=2, F= 205,5, p<0,0001). Aitzitik, dietaren batazbesteko konposizioa oso antzekoa izan da ikerketak iraun duen bi urte horietan (landare kategoria x urtea elkarrekintza, a.g.=2, F= 1,412, ez esangarria). Azterturiko bi behi taldeen datuak batera harturik, 1997 eta 1998 urteetako dieta konposizioa konparatu dugu 2. Irudian landare kategoria orokorretan oinarrituta (GRAM, DIKOT eta ZUREZKOA), ondoko emaitzak lortu ditugularik: dikotiledoneoak ia proportzio berdinean kontsumitu dira; graminoide kopurua ordea, altuagoa izan da 1997an; eta zurezko landareen kasuan alderantzizkoa gertatu da, hots, zurezko gehiago jan dituzte larratze sasoia lehorragoa izan zen urtean, 1998an alegia.Hala ere, analisi estatistikoen arabera, desberdintasunak ez dira esangarriak. 2. Irudia. 1997 eta 1998 urteetako batazbesteko dieta konposizioa, landare kategoria orokorretan oinarrituta. Ikerturiko bi larratze guneak banaka analizatzerakoan (3. Irudia), Arrabako behietan zurezko landareen kopuruaren gehipen nabarmenena bigarren sasoitik hirugarrenerako tarte horretan gertatu zen ikerturiko bi urteetan zehar. Aitzitik, Aldamiñapeko behiek modu eta momentu desberdinean barneratu zuten zurezko konposagaia dietan ikerturiko bi urteetan, desberdintasun handiena hirugarren sasoiari dagokiolarik: larratze sasoia lehorragoa izan zen urtean, 1998an alegia, nabarmenki gehitu zuten zurezko landareen portzentaia dietan, 1997ko hirugarren sasoiko datuekin konparatuta. 3. Irudia. Arraba Egiriñao (AR) eta Aldamiñapeko (AL) behiek 1997 eta 1998 urteetan kontsumitu duten batazbesteko dieta konposizioa. Dietaren dibertsitateari dagokionez, Aldamiñapeko behiek dibertsitate altuagoko dieta lortu zuten (H': 2,9 ± 0,14; tartea: 2,7 3,0) Arrabakoekin konparatuz (H': 2,3 ± 0,14; tartea: 2,1 2,4) bi urteetan zehar, landare dibertsitate altuagoarekin bat etorriz (4.Irudia). 4. Irudia. Arraba Egiriñao eta Aldamiñapeko behien dietan (larratze sasoian kontsumiturikoaren batazbestekoa) eta landaredian (eskuragarri dutena) topaturiko konposagai belarkara eta zurakararen arteko konparaketa. Datuak portzentaietan adierazi dira. Dieta konposizioa, larratze denbora eta hozkatze abiaduraren arteko erlazioa Batazbesteko hozkatze abiadura ez da esangarriki ezberdina ikerturiko bi urteetan, Aldamiñapeko behiena 58,6 eta 60,8 hozk./min izanik 1997 eta 1998an, eta Arraba Egiriñaokoena 55,8 eta 58,6 hozk./min, hain zuzen ere. Haatik, aldagai honen denboran zeharreko aldaketa zehazki aztertzen badugu, animalia landare belarkarez (5a. Irudia) edo zurakarez (5b. Irudia) bazkatzen ari den kontutan hartuz, zera aipa dezakegu: orohar, hozkatze abiadura handiagoa da animalia belarkarez bazkatzen denean (Aldamiñapen:a.g.=1, F=521,13, p<0,0001; Arraba Egiriñaon: a.g.=1, F=113,56, p<0,0001), eta gainera azkarrago jaten dute Aldamiñapen. Honen eragilea belarkaren eskuragarritasun baxuagoa izan daiteke; horren ondorioz inguru hauek gehiago larratzen dira, belar altuera gutxituz eta honekin batera hozkatze tamaina ere (Burlinson et al., 1991). Ingestioa konpentsatzeko modu bat hozkatze abiadura gehitzea da. 5. Irudia. Batazbesteko hozkatze abiaduraren denboran zeharreko aldaketa: (a) animalia landare belarkarez bazkatzen denean; (b) animalia landare zurakarez bazkatzen denean. Marra bertikalek errore estandarra adierazi dute. Larratze denborari dagokionez, larratze sasoiaren hasieran Arraba Egiriñao eta Aldamiñapeko behiek balio berdintsua azaldu zuten, eta uda igaro ahala, desberdintasunak agertu ziren (6. Irudia), hauek esangarriak izatera iritsi zirelarik (Anova, behi taldea x sasoia elkarrekintza, a.g.=3, F=6,09, p<0,05). Orohar, zurezko landarez bazkatzen direneko larratze denboraren eta dietako landare zurakaren edukinaren arteko erlazioa 7. Irudian adierazi da. Arraba Egiriñaon aipaturiko bi aldagaien aldakortasun ereduak parekoak dira eta nahikoa ongi doitzen direla esan daiteke. Aitzitik, Aldamiñapen (zurakaren eskuragarritasun altuagoko tokia) aldaketen joerak ez datoz bat. Emaitza honen azalpena nahikoa zaila da: alde batetik, gerta daiteke dietan zurakaren kopurua gainestimatuta egotea, eta bestetik, zurakaretan bazkatzean animalia hozkatze tamaina erregulatzeko gai ez izatea. 6. Irudia. Arraba Egiriñao eta Aldamiñapeko behien batazbesteko larratze denboraren arteko konparaketa eta denboran zeharreko aldakortasun eredua (1997 eta 1998 urteetako datuak batera harturik). Larratze denbora laginduriko denbora totalarekiko kalkulatu da. Marra bertikalek errore estandarra adierazi dute. 7. Irudia. Zurezko landareez bazkatzen direneko larratze denboraren eta dietako landare zurakaren kopuruaren arteko erlazioa eta denboran zeharreko aldaketa. Tamainu haundiagoan ikusteko sakatuirudiaren gainean. ONDORIOAK Espero zitekeen bezala, behiak larratzaile gisa deskribatu direla jakinik (Hofmann,1989), graminoideoak izan dira Gorbeiako behien dietaren konposagai nagusia. Gainera, dietako graminoide edukinak azaldu duen urtekako aldakortasuna txikia izan da. Hala eta guztiz ere, ezberdintasun hauek nabariak izan ziren eguraldi aldaketekin, batez ere P eta Tº baldintzekin, zuzenki landaredi belarkararen ekoizpenean, eta beraz eskuragarritasunean ere, eragiten baitute. Belarkarak gutxitzen diren heinean zurakarenganako larratze presioa gehitu egiten da eta aberea, jakiaren arabera (belarkara edo zurakara) hozkatze abiadura aldatzeko gai da. Dietaren konposaketa eta hozkatze abiaduraren artean aurkitutako erlazioak zurakaretan balantze energetiko hobea lortzen dela iradokitzen du. Dena dela, honek eskatzen duen hozkatze tamainaren erregulazio ahalmena ez dator bat dietako zurakaren edukinarekin ez eta zurakaretan larratzen pasatzen duten denborarekin ere. Eskerronak Ikerketa lan hau burutzen lagundu diguten pertsona eta erakunde guztiei gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu; Eusko Jaurlaritzari, Nerea Mandaluniz i emandako bekagatik, Jacako Instituto Pirenaico de Ecologia ri, laborategiko landare epidermien bilduma gure eskura uzteagatik eta azkenik, eta bereziki, lanean inplikatuak izan diren Udaletxe eta baserritar abeltzainei. Aipaturiko pertsona eta erakunde guzti hauen laguntza eta esfortzua premiazkoak izan dira lan hau aurrera ateratzerakoan. BIBLIOGRAFIA ALBIZU, I., ZUBIAUR, M., RODRÍGUEZ, M., BESGA, G., DOMINGO, M. & ONAINDIA, M. 1996. Estructura y productividad de los pastos naturales y mejorados en el macizo del Gorbea en Bizkaia. Actas de la XXXVI Reunión Científica de la S.E.E.P. La Rioja. pp: 217 220. ALBIZU, I., MENDARTE, S., BESGA, G., RODRÍGUEZ, M., AMEZAGA, I. & ONAINDIA, M. 1999. Estructura de los pastizales de montaña y su relación con el pastoreo. Actas de la XXXIX Reunión Científica de la S.E.E.P., Almeria, pp. 51 56. ALDEZABAL,A., GARIN, I. & GARCÍA GONZÁLEZ, R. 1993. Activity rhythms and the influence of some environmental variables on summer ungulate behaviour in Ordesa and Monte Perdido National Park. Pirineos (J. Mountain Ecol.), 153 154: 145 157. ARNOLD, G.W. 1985. Spatial relationship betweeen sheep, cattle and horse groups grazing together. App. Anim. Behav. Sci., 13: 7 17. BURLISON, A.J., HODGSON, J. & ILLIUS, A.W. 1991. Sward canopy structure and the bite dimensions and bite weight of grazing sheep. Grass and Forage Science, 46: 29 38. HOFMANN, R.R. 1989. Evolutionary steps of ecophysiological adaptation and diversification of ruminants: comparative view of their digestive system. Oecologia, 78: 443 457. Mandaluniz, N. & Oregui, L.M. 1999. Evolución del peso corporal del ganado vacuno en los pastos de montaña del Macizo de Gorbea. ITEA, Vol. Extra 20 (2): 571 573. MANDALUNIZ, N., OREGUI, L.M. & RUIZ, R. 1998. Actividad del vacuno en pastoreo en el macizo del Gorbea: datos preliminares. Actas de la XXXVIII Reunión Científica de la S.E.E.P. Soria. pp: 373 376. MANDALUNIZ, N., ALDEZABAL, A. & OREGUI, L.M. 1999. Estrategia alimentaria del ganado vacuno en régimen extensivo en pastos de montaña. Actas de la XXXIX Reunión Científica de la S.E.E.P., Almeria, pp. 413 418. MARIJUÁN, S. & OREGUI, L.M. 1996. Mountain grazing activity and pastures utilization by flocks of Latxa sheep. 4th International Livestock Farming Systems Symposium. Foulum, Denmark, 22 23 August of 1996. pp: 5. ROSENBERGER, S. 1985. Une historie de coups de dents. Le chevre, 151:21 27. SPARKS, D.R. & MALECHEK, J.C. 1968. Estimating percentage dry weight in diets using a microscopic technique. Journal of Range Management, 21: 264 265. ZAR, J.H. (1996). Biostatistical Analysis. Prentice Hall International Editions. Nerea Mandaluniz eta Luis Mª Oregi, NEIKER (Nekazal Ikerketa eta Garapenerako Euskal Elkartea) Arantza Aldezabal, Landare Biologia eta Ekologia Saila, Zientzi Fakultatea, Euskal Herriko Unibertsitatea, 644 p.k.48080 BILBO Argazkiak: Neiker, Bizkaia.net, Nekanet.net Euskonews & Media 113.zbk (2001 / 3 / 2 9) Eusko Ikaskuntzaren Web Orria