100 Zenbakia 2000-11-17 / 2000-11-24

EI-ren berriak

Errotak eta energia berriztagarrien azterketa Beasainen

EI ren berriak Errotak eta energia berriztagarrien azterketa Beasainen Europa osoan erroten ondare eta turismo alderdiak garrantzi handia hartu duen une honetan eta, era berean, gizarteen historian izan duten eginkizunari balio handiagoa ematen ari zaion garaiotan, Eusko Ikaskuntzak eta Beasaingo Udalak "Errota eta Energia Berriztagarriak" jardunaldiak antolatu dituzte Beasainen. Azaroaren 16, 17 eta 18an ospatuko diren jardunaldi hauek, errotez gain, energia berriztagarrien aprobetxamenduan aplikaturiko teknologien testigantza izan diren lantegi guztiak oroitarazi nahi dituzte: burdinolak, eiherak, malakateak, zentral hidroelektrikoak, etab. Jardunaldiekin batera, Beasaingo Igartza Jauregian, urriaren 24tik erroten inguruko erakusketa ikus daiteke. Azaroaren 19an, jardunaldiak bukatzeko, irteera bat izango da Agorregiko burdinola eta errotak bisitatzeko. Euskonews & Media 100.zbk (2000 / 11 / 17 24) Eusko Ikaskuntzaren Web Orria