Euskal Herria eta Itsasoa. Iurdana Akasuso Euskal Herria eta Itsasoa *Traducción al español del original en euskera Iurdana Akasuso Eukal Herriko itsasertza 200 km baino luzeagoa izanda, ez da harritzekoa bertako gizartean itsasoak eragin handia izatea. Harreman hau ez da ogibide baten sortze eta garapenera bakarrik mugatzen (arrantzarena hain zuzen ere), herri baten bizimodua, sukaldaritza edo ta beste herrialde batzuekiko harremanak ere baldintzatzen ditu. Betidanik lantoki bihurtu dute itsasoa kostaldeko euskaldunek. Badirudi bale eta makailao arrantzaleen mitoa ezagunena dela, baina ezin da ahaztu euskaldunak garraiolari eta untzigin trebeak ere bazirela.Eraikitzen zituzten untziak ez ziran oso handiak (normalean hamabi pertsonentzat eginak), baina beraien gaitasunari esker aurrerapen teknologiko batzuk ezartzea lortu zuten. Untzi honeek Atlantikoaren iparraldetik zabaltzen ziran ibilbide luzeagoetan hartzen zuten parte, Euskal Herriko portuak Hansa, Hamburg, Nantes edo ta Brugess eko portuekin lotuz. Portu euskaldunak Europako iparraldetik garraiaitzen ziren produktuen biltegiak zirala esan daiteke. Balearen arrantzagaiatik ziran eukaldunak famatuak batipat. Arrantza mota hau zihurtatzen duten lehenengo dokumentu idatziak XI. mendean kokatu ditzakegu. Hasiera batean balea ez zan arrantzatzen, hustiratzen baino. Hau da, hala beharrez untziak baleaz topo egiten zuenean harrapatzen saiatzen zan. Aurrerago, balearen baliogarritasuna ikusirik (koipea erretzeko eta sendagai bezela erabiltzen zan, bizarrekin kortseak eta itzalkiak fabrikatzen zituzten, mihia asko estimatzen zuten janari bezela, hezurrak altzariak egiteko,...) animalia hauen "ehiztari" ekin zioten. Hau dela eta, baleen atzetik mendebalderantz eta iparralderantz habiatzen hasi ziran. XVI. mendean hasi ziran euskaldunak Ternuara (Terranova) itsasuntzi handiagoetan bidaiatzen. Bertara makailaoa arrantzatzen joaten ziran baina han ere baleak aurkitu zituzten. Lortzen zutena bai Europako portu garrantzitsuenetanbaina baita Gaztelan saldu egiten zuten. Oso mende oparoa izan zan eta orduantxe izan zuten arrantzaleen kofradiek indar eta eragin handiena. Erdi aroan sortutako gremio honeek eskumeneko konpetentziak zituzten, arrain freskoaren salmentaren monopolioa kontrolatzen zuten, gatzite eta eskabetxe prozesuak beraien eskuetan zeuden, arrantzaleak babesteko asistentzia maila handia zuten... Baina XVIII. mendean Gaztelako Koroiaren ahultzea emon zan, eta honekin batera hego Euskal Herriko arrantzaleen egoeraren ahultzea etorri zan. Utrecht eko Itunarekin galdu zituzten Ternuako kalak eta honeek Ingalaterra eta Herbehereen eskuetan gelditu ziran. Egoera honen aurrean irtenbide ezberdinak aurkitu zituzten euskal arrantzaleek. Iparraldekoak baxurako arrantzari ekin zioten eta hegoaldekoak merkataritzarekin jarraitzen saiatu zira. Gipuzkoarrak aurreko mendeetan Ternuan makailaoa arrantzatzen espezializatu ziran, zeregin hau itsas lapurketekaz tartekatzen zutelarik. XVIII. mendeko krisialdiaren aurrean merkatal konpainia batzuk sortu zituzten (Compañia de Ballenas de San sebastián, Compañia de Caracas, Compañia General de Pesca Marítima, ...), baina ez zuten arrakastarik izan. Krisialdi honek XIX. mendeko erdialderarte iraun zuen, horregaitik arrantzale askok nekazaritzari ere ekin zioten. Bizkaian barriz krisialdia ez zan hain gogor sentitu. Alde batetik Bilbo merkatal zentru garrantzitsua zan oraindik eta bertatik Sevillako eta Hego Ameriketako komertzioa kontrolatzen zan. Bermeo eta Lekeitio indar handiko portuak ziran eta beste portu txikiago baztuk (Ondarroa, Elantxobe) baxurako arratzan ihardu zuten. Lortzen ziren harrapakinak Gipuzkoakoak baino handiagoak ziran eta horren inguruan gatzite industria handia eraiki zan. Orokorrean, XIX. mendea arrantzaleen kofradien krisialdiaren mendetzat izan behar dugu, erdi aroko erakunde honeek eta garaiko ideologia liberala aurrez aurre jartzen ziralako. Ez ziran guztiz desagertu baina pribilegiorik garrantzitsuena galdu zuten: arrainareneraldatzearen monopolioa. Honen ondorioz hainbat industria txiki sortu ziran portu askoren inguruan. XX. mendea ere ez da bat ere erreza izan arrantzaren mundurako. Alde batetik teknika eta teknologi barriek itsasuntzien ahalmena indartu dute, baina honekin batera arrainen desagertzearen arriskua azaldu da, baliabide mugatuetaz hari bait gara. 60 ko hamarkadako Garapen Planek arrantzaren hazkunde bortitza sortarazi zuten eta untziak Afrikako eta Mediterraneoko uretara habiatu behar ziren bertoko kostaldean arrainik ez zegoelako. Honen ondorioz 70 eta 80 ko hamarkadetan krisialdi gogorra pairatu zuen Euskal Herriko arrantza sektoreak. Gaur egun ere krisialditik irten gabe jarraitzen du eta Europako Batasunak ezarri dituen baldintzen bete beharrak erronka berrien aurrean jarri ditu arrantzale euskaldunak.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.