Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Juan AGUIRRE SORONDO
“Bai moja baten bizitza bai maitasuna, edertasuna eta egia, alferrikako balioak dira ikuspegi ekonomikotik begiratuta”. Hitz horiekin definitzen dute Lazkaoko ama bernardartarrek beren bokazioa, itxuraz garaiz kanpokoa, salgaiak eta kontabilitateak nagusi dituen baina euskarri espiritualez eskas dabilen mundu honetan.
Monasterioko laztasun goibelari buruz aldez aurretik sortutako irudi guztiak ezabatu egiten dira komentu hau bisitatzen denean. Alaitasuna, bizipoza, baldintzarik gabeko jendetasuna... horiexek dira erlijiosoek lehen liparretik kutsatzen dizkiguten sentimendu sakon eta zentzuzkoetako batzuk. Munduan beren lekua aurkitu duten emakumez osatutako komunitate honi sosegua dario: bizimodu duina dute zenobioan eta lazkaotarrek dieten estimuak laztanduta bizi dira.
Ilustrazioa: Josemari Alemán.
Santa Ana monasterio zistertarra Lazcano leinukoek 1620 eta 1720 bitartean eraikitako multzo arkitektoniko harrigarriaren osagaietako bat da (Valmediano jauregia, San Migel eliza eta beneditarren monasterioa dira gainerakoak). Komentuaren fundatzaile Maria de Lazcanoren gorpua hango elizan datza, Antonio de Oquendo donostiar almirantearena eta bion seme Feliperena ondoan dituela. Haien oroitzapenak bizirik dirau Lazkaoko hormarik ederrenen artean, baita herriaren historian bertan ere, horren estetika sendoa jaun-andre haien ekimenari eta atseginari zor baitzaie.
“Moja baten bokazioa bizitzaren eta gauza guztien muinera itzultzea da”. Ama horiek, Lazkaoko tradizio erlijioso luzearen oinordekoek, beren ateak eta bihotzak irekitzen dizkigute, gure ekintzen longitude morala eta latitude espirituala neurtzen irakasteko. Antzinako eran egindako olatak; bihotzeko astotxoa, familia santuak Egiptora ihes egin zuenean eramanzuenaren oroimenezurtarrilero ospatzen dena; egun batzuetan bere baitan bakar-bakarrik bildu nahi duenari hango ostatu ederrean eskainitako aterpea... halako keinu xaloen bidez, maitasuna hedatzea zein erraza den erakusten digute lekaime zistertarrek. Berehala ulertzen dugu gure artean haien presentzia baino balio handiagoko ezer ez dagoela.
Irakurleen iritziak:
comments powered by Disqus