euskobooks Aisia eta giza garapena Asiazko 6. Munduko Biltzarreko Proposamenak Editorea: Manuel Cuenca Laguntzailea: Cristina de la Cruz Ayuso Argitaletxea: Deustuko Unibertsitatea Orrialde kopurua: 252 ISBN: 84 7485 699 X Ezaugarriak: Asiazko Munduko 6. Biltzarrean egingo diren gogoetak aberastea da liburu honen egileen asmoa. Zientziak eta teknologiak lortu dituzten emaitzak izugarriak badira ere, guztien bizitza kalitatea hobetzeko behar diren baldintzak lortzeko saioan huts egin dela dirudien garaian, aisiak giza garapenari egin diezaiokeen ekarpenak azalduko dira biltzar honetan. Euskal bertsogintzaz XVIII, XIX, XXgarren mendeetako jesuita gazteek egin neurtitzak. Azterketa metrikoa Egilea: Patxi Altuna Bengoetxea Argitaletxea: Deustuko Unibertsitatea Orrialde kopurua: 180 ISBN: 84 7485 694 9 Ezaugarriak: Gutxi ezagutu eta plazaratua izan den euskal poesiaren eskola bat aurkezten digu autoreak liburu honetan, jesuitek sortutako ondare poetikoa, XVIII, XIX eta XX. mendeetan ondua, erabilia eta zati bat argitaratua. Euskal poesiaren barrutian, estimatzekoak dira horrelako ekarriak, ez bakarrik joera jakin eta desberdina susmarazten zaigulako, baizik eta olerkien kostestua ematen zaigulako, guri ikustaraziz nola eginak ziren, zertarako: misiolariek landuak misio eta gogojardunetan erabiltzeko, edota akademietan mamituak, jendaurreko bigirietan aurkezteko. The sustainalbe development of forest: aspirations and the reality Egileak: Jeff Burley... et al. Argitaletxea: Eusko Ikaskuntza Orrialde kopurua: 102 ISSN: 1137 8603 Ezaugarriak: Burley, Jeff: Introduction and overview. Whitmore, T.C.: The case of the tropical rain forests. The sustainable development of forest: aspirations and the reality. Onaindia, Miren: Diversification in the use of forest resources. Pryor, Simon: Sustainability of forests in Britain: is it a consensus, or still contentious? Michel, Mario: Certification on the sustainable management of the Basque forestt. Savill, Peter: Silviculturalchallenges in Great Britain. Speechly, Hugh: Criteria and Indicators Verification and certification. Loperena Rota, Demetrio: The environmental rights. Bruenig, E.F.: Sustainable forestry and society: Where conflicts arise and solutions can be found. Example Tropical Rainforest. Bermejo, Roberto: Free market or sustainable development. Amezaga, Ibone; Thompson, Frank: Summary of the workshop discussuion. Analytic summary. Oxforden (Inglaterra), Oxford Forestry Institute k (University of Oxford) eta Eusko Ikaskuntzako Natur Zientziak Sailak antolatu "Basoen garapen eramangarria: nahia eta errealitatea" mintegiko txostenak eta ondorioak aurkezten dira Naturzale aldizkariaren ale honetan. Teknikoen eta zientzilarien arteko ideia eta ikuspegi trukea gertatu zen mintegi hartan, beraren helburua basoen gestio eramangarrirako irizpideak proposatzea baitzen. Aipaturiko mintegian ukituriko alderdiak ez ziren ekonomikoak, biologikoak edo ekologikoak bakarrik izan, gizarte, politika eta legeei dagozkienak ere tratatu baitziren hartan. Hala bada, gure ustetan, argitalpen interesgarria da hau, batez ere, garapen eramangarri eta ingurugiroaren arazoez interesatzen diren guztientzat. Informazio gehiago: HIZPIDE 45. zenb. EUSKALDUNTZE ALFABETATZEAREN ALDIZKARIA Egileak: Hainbat Argitaletxea: HABE Orrialde kopurua: 127 ISSN: 1136 5714 Ezaugarriak: Ale honetan: "Erakunde pribatuetako euskara planak: datozen hamar urteetarako markoa" Arantza Aurrekoetxea, "Euskalduntzea Ertzaintzan: oraina eta geroa" Aitor Azkuenaga, "IKERLANeko erabilera plana eta euskalduntze alfabetatzeak" Alex Mungia eta Karmele Zuazubiskar, etb. LA COSTA GUIPUZCOANA, PUNTO DE PARTIDA DE LA PERSONALIDAD INGENIERIL DE D. RAMÓN IRIBARREN CAVANILLES Egilea: José Luis Marín Balda Argitaletxea: Delegación en Corte de la R.S.B.A.P. Orrialde kopurua: 63 ISBN: 84 89318 93 X Euskonews & Media 97.zbk (2000 / 10 27 / 11 3) Eusko Ikaskuntzaren Web Orria
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.