Solasaldi sortzailea
“Kultur kudeaketa begirada feminista batetik” gaiaren inguruan irailean Bilbon egin zen sinposioan, sormen-solasaldi interesgarria berreskuratu dugu.
Ainara Azpiazu ilustratzailea eta Tupust! taldeko kide da eta Ane Labaka bertsolari feministen sareko kide da. Eusko Ikaskuntzaren Kultura Eskubideei buruzko proiektuan parte hartu duen Maialen Akizuk moderatzaile lanak egingo ditu eta Azpiazu eta Labakak beste jakintza-arlo batzuetako sortzaileekin partekatutako espazioetan egindako sormen-lanari buruz hitz egingo dute, baita kolektibitateak kulturan duen balioaz eta ikuspegi feministari beren lanean heltzeko moduaz ere.