716 Zenbakia 2017-02-01 / 2017-03-01

Artaretoa

Mikel Arrizabalaga: Argazkiak



Bilbon jaio nintzen duela 58 urte dagoeneko. Urte askotan zehar nire jarduera profesionala diseinua izan da, baina beti izan nuen erlazio berezi bat argazkigintzarekin, nigan, argiarekiko grina besterik ez dena. Horrela, gehiago interesatzen zaizkit fotografiatzeko erak fotografiatutako objetua bera baino, ene eritziz argazkigintza, diziplina artistikoa den aldetik, gauza guztien gainetik interpretazioa izan behar duelako. Gustuko dut inguratzen nauten objetu arruntek eskeintzen dituzten aukera estetikoekin espekulatzea. Edertasuna nonahi dago; begiratzen jakitean datza gakoa.

Zenbait aldizkaritan argazkiak publikatu, baita sari bat edo beste irabazi badut ere, nire jarduera fotografikoa beti izan zen pribatua. Hala ere, azken boladan argazkigintza-tailerrak emateko aukera izan dut, eta horrek jende interesgarria ezagutzea utzi egin dit.