692 Zenbakia 2014-12-03 / 2015-01-07
Nestor Basterretxeak 2005ean diseinatutako ENE logoa.
Euskarak 1948tik bere Nazioarteko Eguna du, hain zuzen urte hartan Lapurdiko Baionan burututako Eusko Ikaskuntzaren VII Kongresuan honako erabaki hau hartu baitzen: “Une journée de la Langue Basque dans le monde entier sera celebrée une fois par an, le 3 décembre, jour de la fête de Saint-François Xavier, sous les auspices d’Eskualzaleen Biltzarra et d’Eusko Ikaskuntzen Lagunartea”.
Lege erregimen desberdinek arautzen dute euskara, frantziar eta espainiar estatuetan, eta horren ondorioz euskaldunen eskubideak diferenteak dira euren hizkuntza erabiltzeko orduan. Erabilerako frantziar estatuak ahalbidetzen ez duen eskubide ezetik Euskal Autonomia Erkidegoan euskarak duen ofizialtasun teorikorainoko espektroak ez du bermatzen, inondik ere, ustez Europako Hizkuntzarik Zaharrena denaren erabilpen askea. Oraingo legeria linguistiko ezegokia eragozpen nagusia da euskararen garapenen eta biziraupenerako.
Euskara euskaldunak elkar komunikatzeko mintzaira da eta, aldi berean, euskaldunok munduari euskal errealitatearen berri eman ahal izateko oinarrizko hizkuntza. Eta, beste edozein herrirekin gertatzen den bezala, gure nortasunaren zutaberik azpimarragarriena dugu hizkuntza. Kultura mosaiko desberdinetako Europan tinta bereziaz idatzia azaltzen da euskal kultura, milaka urtetako historiaren jabe den herriaren lekukotasun bizi gisa, eta horren erdian —aparteko argiaz— euskara ageri da.
Nestor Basterretxeak, euskal artistak, 2005ean diseinatutako ENE logoa da, bestalde, urteroko ospakizunaren identifikazio ikurra.
[+] Informazio gehiago
[+] ENE Euskararen Nazioarteko Eguna