678 Zenbakia 2013-11-27 / 2013-12-11

Euskobooks

Aipamena. Prozesu sortzailea kartelen diseinu grafikoan: Un proceso creativo en el diseño gráfico de carteles

Egilea: Eduardo Herrera Fernández eta Leire Fernández Iñurritegi Argitaletxea: Euskal Herriko Unibertsitatea, 2013 Orrialde kopurua: 286 ISBN: 978-84-9860-844-1 Ezaugarriak: Diseinu Grafikoari lanbide-izaera aitortuta, eta ikuspuntu didaktiko batetik, diziplina hau “tailerraren” zentzu itxian planteatzen da, ekintzan egituratuta. Proiektu erreal baten gainean “eginez ikasi” ideian oinarritutako ikuspegi honetatik, eta berariazko proposamen metodologikoarekin, UPV/EHUko Udako Ikastaroetako Diseinu Grafikoko Tailerrean sortutako hamar kartelen aurretiko gogoetak, prozesu sortzailea, emaitzak, eta esanahien analisiak erakusten ditugu liburu honetan. Aipatutako Ikastaroen iragarkirako eta sustapenerako diseinatuak izan diren kartel hauek, Diseinu Grafikoa nahitakotasuna duen egintza diskurtsibo eta komunikatibo —“komun”ean jartzearen egintza— bezala ulertzen duen planteamendua ilustratzea nahi dute.