676 Zenbakia 2013-10-30 / 2013-11-13
Erregistro zenbakia: 334 Signatura: 0003
Jatorria: Fondo Antiguo EI-SEV Sarrera modua: Dohaintza Egoera juridikoa: Jabetza
Autorea: Rufino Ángel Eguiluz Tituloa: Gasteizko Santa Maria katedrala Data: 1910-1923 Eremu geografikoa: Euskal Herria Lurraldea: Araba Herria: Vitoria-Gasteiz Unitate kopurua: 1
Formatoa: 8,7 x 13,7
Mantentzea: Ona Jatorrizkoa ala kopia: Jatorrizkoa
Deskribapena: Ostiko-arku lodiak dauzkan bi aldeetako bat eta Andra Mariaren elizako dorrearen behealdea ikus daitezke. Dorreak bi zati nagusi ditu. Behealdekoak oinplano angeluzuzena dauka eta 1577an hasi ziren eraikitzen Juan Elorriagaren zuzendaritzapean. Lan horretan Juan Mesabel-ek ere parte hartu zuen eta 1583an bukatu zuten. Atariko sarbidean dagoen arkuaren apaingarri geometrikoek eta balkoira daraman Errenazimendu garaiko leihoak erakusten digutenez manierismo soilaren eredua litzateke. Oharrak: Argazkia 20 x 26 zm. dituen kartoi batetan dago itsatsita. Bertan, argazkiari emandako izenburua agertzen da eta autorearen sinadura “Fot. Eguiluz”.