669 Zenbakia 2013-07-03 / 2013-07-17

Efemerideak

Efemeridea. 1902ko uztailaren 16an jaio zen Andoni Urrestarazu Landazabal, Umandi, arabar irakasle eta gramatikaria



Andoni Urrestarazu, Umandi.

Arabako lautadaren iparraldean dagoen Araia herrian jaio zen Andoni Urrestarazu 1902.urtean. Askok Umandi izengoitiarenkin ezagutu zuten euskaltzalea. Euskara eta Euskal Herria ardatz nagusi izan zituen gizon honek bere bizitzan zehar. 91 urte zituela hil zen Gasteizen, 1993an.

Umandi-k ikasketak Madrilen eta Donostian burutu zituen, eta gerra piztu arte euskaraz ikasten aritu zen. Gasteizen euskarako klaseak ematen hasi zen bere etxean 1942.urtean, nahiz eta aurretik, 1936an, gartzelan zegoela euskaraz ez zekien jende askori irakatsi zien. Parisen ere, erbesteraturik zegoela, irakasle gisa jardun zuen. Lan ugari egin zituen soin txikiko euskaltzale honek bere bizitza luzean. Ospe handia erdietsi zuen bere gramatikak, “Seminario de filologia Vasca Julio Urquijo”-k argitaratua 1955. urtean. Horretaz gain Euzko-Deya, Euzko Gogoa, Goiz Argi eta beste aldizkari batzuetan idatzi zuen, eta zenbait liburu eder argitaratu zituen.

[+] Informazio gehiago