Egileak: Joseba Gómez, José Manuel Carrasco Argitaletxea: Saure, 2009 Orrialde kopurua: 48 ISBN: 978-8495225993 Ezaugarriak: “Ziklozirkua” bildumako bigarren ale honek Bostwanako herri boskimanoaren egoeraren berri ematen digu. Kalahariko boskimanoak Afrikako herririk zaharrena dira. Denbora luzean hainbesteraino zapaldu dituzte, non herri gisa arriskuan baitaude. Beren lurretan diamanteak aurkitu izanak bizkortu egin zuen antzinako kultura horren suntsitze-prozesua. Kalahariko basamortuan bizi da Roy Sesana, buruzagi boskimanoa, “Right Livelihood Award” saria jaso zuena, “Nobel Sari Alternatiboa esaten zaiona, alegia. Roy Sesanak bere historia kontatuko digu, bere herriarena, hain zuzen. Historia tragikoa, baina hala ere bizirik dirauen eta azken hitza oraindik esan ez duen herri batena.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.