666 Zenbakia 2013-05-22 / 2013-06-05
José María Iribarren.
Tuteran jaioa, 1906ko urriaren 31an. Deustuko unibertsitatean egin zituen zuzenbide ikasketak. Tuterara itzulitakoan “Navarra” astekaria sortu zuen, 1932an. Espainiako Gerra Zibila hastean Mola jeneralaren idazkari politikoa izan zen. Iribarren etnografo eta folklorista trebea zen eta marrazkilari abila. Idazle bezala ondo lantzen du bere prosa. Bere idazlan batzuetan Gabriel Miró eta Pío Barojaren kutsua nabarmentzen da. Nafarroako ohitura, hizkera eta historia zertzeladen biltoki utzi ezinezkoak dira haren liburuak. Lan ugari argitaratu zituen. “Principe de Viana” eta “Vida Vasca” aldizkarietan, idazlan gehienak. Obra nagusiak, beste askoren artean, hauek dira: Navarrerías. Album de variedades ; Vocabulario navarro ; El moro Corellano y los bandidos de Lanz ; Pamplona y los viajeros de otros siglos; Adiciones al Vocabulario Navarro; Ramillete español ; Espoz y Mina. Iruñean hil zen 1971ko ekainaren 1ean.
[+] Informazio gehiago