Egilea: Sechu Sende Itzultzailea: Txerra Rodriguez Argitaletxea: Txalaparta, 2012 Orrialde kopurua: 144 ISBN: 978-84-1531-326-7 Ezaugarriak: Galiziako argitaldariek urteko liburu onenaren saria eman zioten 2007an eskuartean duzun liburu honi. Irakurleen babesa ere ez zaio falta izan, gizarte fenomeno bilakatu baita Galizian: liburuko hainbat pasarterekin bideoak grabatu dituzte eta komikiak ere egin dituzte, baita irakaskuntzan erabiltzeko irakurketa-gidak ere. Umorez, fantasiaz, garraztasunez, hamaika ipuin labur idatzi ditu Sechu Sendek. Galizieraren egoera abiapuntu badute ere, euskal hiztunontzat biziki ezagunak diren egoerak zuzen eta zorrotz deskribatu dituzte. Izan ere, euskaldunok, hizkuntza kontuetan bederen, lepoa ekialdera bihurtzeko ohitura dugu baina, mendebaldera bihurtuz gero, zer ikusia eta zer ikasi ere badugula frogatzen digu liburu honek.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.