660 Zenbakia 2013-02-27 / 2013-03-13

Euskobooks

Aipamena. Iruña-Veleiako euskarazko grafitoak

Egilea: Juan Martin Elexpuru Argitaletxea: Arabera, 2009 Orrialde kopurua: 168 ISBN: 978-84-9577-421-6 Ezaugarriak: 2005 eta 2006ko ekialdietan 400 bat ezohiko grafito aurkitu zituzten Iruña-Veleian: euskarazko eta latinezko testuak, grezierazko alfabetoz idatzizko hitzak, hieroglifiko egiptoarrak, gurutze kristauak eta era guztietako irudiak. Baina 2008an Arabako Foru Aldundiak izendatutako batzordeak faltsutzat jo, aztarnategia itxi eta arkeologoak auzian jarri zituen. Liburu honen helburua irakurlea auzian kokatzea eta informatzea da. Euskarazko testuak aztertzen dira, batez ere, 50 ostroketan agertzen diren ehunka hitzak, baina ez dira alde batera uzten gai honek dituen beste hainbat alderdi ere.