644 Zenbakia 2012-10-26 / 2012-11-07
Pio Baroja y Nessi.
Gipuzkoar eleberrigile ospetsua, mundu osoan barrena ezaguna, Donostia hirian 1872ko abenduaren 28an jaio zen eta Madrilen hil zen 1956ko urriaren 30ean.
Madrilen eta Valencian Medikuntza ikasketak ikasi zituen, 1893an doktoretza eginez. Pio Baroja Meatze-Ingeniaria zen Serafin Barojaren semea zen. Aitak nolabaiteko arima buhame eta inozoa zeukan eta honen zaletasun nagusia ere literatura izan zen, berau second métier bezala landuz, batez ere euskaraz.
Bere liburu esanguratsu, zintzo eta garratzenetariko bat, Juventud, egolatría, 1917an argitaratua, Barojak “berrelkartze” garrantzitsu haren behin betiko eta zorrotza baina berea zen ikuspegi oso zehatza adierazten digu. “En Cestona empecé yo a sentirme vasco, y recogí este hilo de la raza, que ya para mí estaba perdido”. Auzo-medikuaren bere koaderno hartan Mari Belcha, Angelus, Noche de médico, etab. bezalako euskaltzaletasun goratu eta bihotzekoaren orriak idatzi zituen. Oraindik ahaztu ez gainditu ezin izan diren orriak hain zuzen.
[+] Informazio gehiago