Aipamena. Eleria 22: Euskal Herriko Legelarien Aldizkaria
Egilea: Maria Esnaola Berriozabalgoitia (et al.) Argitaletxea: Eusko Ikaskuntza, 2011 Orrialde kopurua: 192 ISSN: 1137-1951 Ezaugarriak: Eleria aldizkariaren 22. alean Gaiak atalean bost artikulu ageri zaizkigu, alegia, “Kooperatibak: Bazkideek duten garrantzia eta euren eraentza juridikoa”, Maria Esnaolarena; “Immigrazioa eta integrazioa: bereziki, integrazio-planei buruzko zenbait gogoeta”, Juana Goizuetarena; “Herri-akusazioaren arazo nagusienak eta etorkizuneko aurreikuspenak”, Eneko Etxeberriarena; “Zerbitzuen merkatu berria: berrarautua edo araurik gabekoa?”, Iñigo Urrutiarena eta “Notarioen konpentsazio fondoak”, Aitor Zurimendirena. Gainera, Epaiak eta epaitegiak eta Kronikak eta Iruzkinak ataletan hainbat lan interesgarri argitartzen dira. Bereziki aipagarria da Euskara Juridiko atalean argitaratzen den Hammurabiren Kodearen euskarazko itzulpenaren lehen zatia, Juan Churrucari (GB) egiten zaion Elkarrizketa eta Klasikoak sailean Winfried Hassemer-en “Grundlinien einer personalen Rechtsgutlehre” lanaren azterketa. Zenbaki honen azken orrialdeetan Albisteak, Bibliografia, Tesiak eta Bidean dauden Legeak aurkezten dira. [+] Informazio gehiago
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.