Aipamena. Bakea gudan: Unamuno, historia eta karlismoa
Egilea: Joxe Azurmendi Otaegi Argitaletxea: Txalaparta, 2012 Orrialde kopurua: 164 ISBN: 978-84-1531-319-9 Ezaugarriak: Liburu honetan, Joxe Azurmendik, Paz en la guerra eleberria aitzakiatzat hartuta, Unamunoren pentsamenduan sakondu du. Aipatu eleberria azkeneko karlistadari eta, bereziki, Bilboko setioari buruzko nobela da eta, ondorioz, karlismo vs. liberalismo gatazkaren interpretazio saio bat. Hala, bada, Euskal Herriaren eta Modernitatearen interpretazio saioa. Baina Unamunok XIX. mendeko ikuspegiarekin aztertu eta baztertu du euskal arazoa. Horra hor gerora egindako hainbat kritikaren eta interpretazioren arazoa. Hortik Azurmendiren «Oraingo HB berdin karlistak eta beraiek berdin liberalak egin nahi izaten duten« alde guztietako esentzialisten kontrako salaketa.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.