
Gaiak
Bideoa: Uda Ospatuz. Kaxarranka, San Martzial, Antiguako ezpatadantza
Aurreko ekimenetan bezalaxe, honako lan honek bi xede nagusi ditu: batetik, ikusgarria gerta daitekeen produktua eskaintzea aparteko irudiak erabiliz; bestalde, udaberritik udazkenera bitartean esanguratsuak ditugun 25 ospakizun horien deskribapen soila burutzeaz gain, ezaugarri eta oinarri nagusiak erakutsi nahi dira. Harreman eta lotura horien bitartez, jendeak euskal festa giroak bizi izan duen aniztasuna eta muina bereganatu ahal izango du.
San Prudentzioko festak, Kaxarranka, Pastoralak, San Juan eguneko sua, .... horiek guztiek Euskal Herriko lurretan barrena eraman gaituzte festaz festa, ospakizun anitzetan murgilduz, ohitura zaharrak erakutsiz eta sentipen berriak sorraraziz.
Kaxarranka Non eta noiz
Lekeitio – Ekainak 29 Zer gertatzen da
Marinel-herrietako jaiak oso bereziak dira, nortasun handia izaten baitute. Jai-pozaz gain, festa horietan itsasoko ogibide gogorra dutenen arteko elkartasuna adierazten dute herritarrek, eta erromeriak, errituak eta jolasak egiten dituzte uraren inguruan. Bestalde, irudimen handia izaten dute herri horietako biztanleek eta gaitasun hori harro erakusten dute ohiko objektuak erakustaldi eta jaietarako baliabide eta herriko ikur bereizgarri bihurtzean.
Kutxa zen arrantzale-kofradia guztietako oinarrizko elementua. Bertan gordetzen ziren nabigatzaileek ordaintzen zituzten aldareen sakramentu-lanabesak eta eskriturak.
San Pedro eguneko Lekeitioko kaxarrankan, gazte batek dantza egiten du kaxa edo kutxa horren gainean, eta kaxa zortzi arrantzale indartsuk eramaten dute sorbalda gainean.
San Martzial Non eta noiz
Irun – Uztailak 30 Zer gertatzen da
Alardea Jeneral baten agintepean konpainiek osatzen dute, soldaduen gehiengoa eskopeta sorbaldan dutela desfilatzen dute, beste batzuk txilibituak eta danborrak joaz. Alardearen ardatz nagusia konpainia bakoitzean doaz kantinerak dira, musikaren erritmora dantzatzen dutenak.
Goizeko seietan musika bandak Villarrobledoko Diana jotzen du San Juan plazan eta Urdanibia plazatik abiatzen da desfilea. Ibilbide guztia egin eta gero, hasierako puntura iritsi eta tropek lerroak hausten dituzte.
Antiguako Ezpatadantza Non eta noiz
Zumarraga – Uztailak 2 Zer gertatzen da
Zumarragako Santa Isabel Jaien barruan uztailaren 2an herritarrak Antioko Baselizan biltzen da. 10:30etan dantzariak saindutegira amabirjina gurtzera sartzen dira, eta atera ostean, ordu erdi beranduago, txistulariak sartzen dira “Segurako Zortzikoa” doinua joaz, beraien atzetik apezak eta dantzariak dituztelarik. Dantzariak aldarea aurrean dutela Zumarragako Ezpata Dantza dantzatzen dute eta gero santutegiaren inguruan prozesio txiki bat antolatzen da, txistulariek “San Ignazio Martxa” jotzen duten bitartean. Ondoren baselizara itzultzen da meza entzutera.
Meza amaitzean, baselizaren aurrean Gizon-Dantza dantzatzen da ondoren Ezpata-Dantza errepikatzen delarik, oraingoan “kalekoa” deritzona. Ostean erromeriari bide ematen zaio txistulari eta bazkari herrikoi eta guzti. Erromeria amaitu ondoren, herrira denak kalejiran itzultzen dira.