631 Zenbakia 2012-06-29 / 2012-07-06

Euskobooks

Aipamena. Margarita Angulemakoa, Nafarroako erreginaren bizitza

Egilea: Matías Múgica Argitaletxea: Nafarroako Gobernua, 2011 Orrialde kopurua: 33 ISBN: 978-84-235-3282-7 Ezaugarriak: Ba al dakite nafarrek nor izan zen Margarita Angulemakoa, Frantziako errege-etxeko printzesa eta Enrike Albret II.arekin ezkonduta Nafarroako erregina bihurtua? Huts egiteko bildur handirik gabe esan daiteke gutixko ezagutzen dutela, oroitezak haren memoria ia erabat ezabatu duela bizien oroimenetik, bere erreinua izan zen honetan. Eta, alta, pertsonaiak mereziko luke, mereziko, gehiago gogoratzea: teologoa, poeta, idazlea, diplomatikoa, arte-zientzien babestaile eta laguntzailea, eta, bere oinaze handirako, erlijio erreformazalea, Margarita Angulemakoa Berpizkundeko intelektual eta idazle handia izan zen, gure artean ospe eta izen gehiago izateko merezient askoa. Horregatik Hezkuntza Departamentuak gaur haren biografiatxo hau argitaratu du, gure komunitateko eskola umeek izan dezaten gure historiaren zati ahaztuxe hau non ikasi eta ezagutu.