
Gaiak
Bideoa: Uda Ospatuz. Maiatzeko zuhaitza
Aurreko ekimenetan bezalaxe, honako lan honek bi xede nagusi ditu: batetik, ikusgarria gerta daitekeen produktua eskaintzea aparteko irudiak erabiliz; bestalde, udaberritik udazkenera bitartean esanguratsuak ditugun 25 ospakizun horien deskribapen soila burutzeaz gain, ezaugarri eta oinarri nagusiak erakutsi nahi dira. Harreman eta lotura horien bitartez, jendeak euskal festa giroak bizi izan duen aniztasuna eta muina bereganatu ahal izango du.
San Prudentzioko festak, Kaxarranka, Pastoralak, San Juan eguneko sua, .... horiek guztiek Euskal Herriko lurretan barrena eraman gaituzte festaz festa, ospakizun anitzetan murgilduz, ohitura zaharrak erakutsiz eta sentipen berriak sorraraziz.
Maiatzeko zuhaitza Non eta noiz
San Martin Ameskoa – Maiatza hasieran Zer gertatzen da
Maiatzeko zuhaitza baratzeak ekaitzetatik gal ez daitezen eta zeruko beste hainbat zemaitatik babesteko altxatzen da. Maiatzeko zuhaitzaren altxatzeko ohiturari oraindik ere urtero-urtero eusten zaio hainbat lekutan; besteak beste, Arabako Done Bikendi Haranan eta Nafarroako San Martin Ameskoan.
