626 Zenbakia 2012-05-25 / 2012-06-01

Gaiak

Bideoa: Uda Ospatuz. San Prudentzio eta Almadia eguna

EUSKOMEDIA



Aurreko ekimenetan bezalaxe, honako lan honek bi xede nagusi ditu: batetik, ikusgarria gerta daitekeen produktua eskaintzea aparteko irudiak erabiliz; bestalde, udaberritik udazkenera bitartean esanguratsuak ditugun 25 ospakizun horien deskribapen soila burutzeaz gain, ezaugarri eta oinarri nagusiak erakutsi nahi dira. Harreman eta lotura horien bitartez, jendeak euskal festa giroak bizi izan duen aniztasuna eta muina bereganatu ahal izango du.

San Prudentzioko festak, Kaxarranka, Pastoralak, San Juan eguneko sua, .... horiek guztiek Euskal Herriko lurretan barrena eraman gaituzte festaz festa, ospakizun anitzetan murgilduz, ohitura zaharrak erakutsiz eta sentipen berriak sorraraziz.

San Prudentzio Non eta noiz

Vitoria-Gasteiz – Apirilaren 27 eta 28an Zer gertatzen da

Arabako zaindaria da San Prudentzio, eta haren ohorezko jaiak apirilaren 27an hasten dira, bezperan, Gasteizko Probintzia plazan jotzen den danborraden erretretarekin.

San Prudentzio egunean, apirilaren 28an, Armentiako basilikarainoko erromeria herrikoa izaten da, santuaren errelikiak ondratzeko. Erlijio ospakizuna amaitutakoan, hainbat jarduera burutzen dira basilikaren inguruko zelaietan.

Almadia eguna Non eta noiz

Burgi – Maiatzaren lehenengo egunetan Zer gertatzen da

Maiatzaren lehendabiziko egunetan edo apirilaren amaieran ospatzen den egun berezi honetan, hainbat almadia Eska ibaian zehar jaitsiko dira. Hauek, presa pasa ondoren nafarroako Burgi herrian dagoen erdi aroko zubian bukatuko dute.