623 Zenbakia 2012-05-04 / 2012-05-11

Euskobooks

Aipamena. Idatz & Mintz: Literatur atalen sorta 51

Egileak: Hainbat Argitaratzailea: Labayru Ikastegia, 2011 Orrialde kopurua: 55 ISSN: 1132-080-X Ezaugarriak: Lino Akesolo (1911-1991) jaio zela ehun urte dira, eta Labayru Ikastegiak argitara ohi duen Idatz & Mintz aldizkari honek gorazarre egin nahi izan dio bizkaitar idazle eta ikertzaile honi. Linoren idatziez zer gaineratu? Saiogiletzat joko genduke, beste arlo guztien gainetik, baina saiogile horren atzean ikertzaile eroapentsua eta kritiko zorrotza dago. Lino Akesolok bere Idazlan guztiak obraren lehen tomo biak, hil aurretik argitaraturik ikusteko zoria izan zuen, Julen Urkiza ordena-lagunak atonduriko edizio mardul eta ahaleginez beterikoan, Luis Arostegi karmeldarraren hitzaurre zabalaz. Hil eta gutxira atera zen, eranskin gisa, hirugarren liburukia, eta hor batu ziren bilduma-prestatzaileak, aurreko bietan sartu gabe geratu ziren idatziak.