Aipamena. Eskualdea, Europar Batasuneko “Kide” berriaren inguruabarrak
Egilea: Roldán Jimeno Aranguren [et al.] Argitaletxea: Eusko Ikaskuntza, 2011 Orrialde kopurua: 183 ISBN: 978-84-8419-223-7 Ezaugarriak: Eleria aldizkariaren 21 alea Eusko Ikaskuntzaren lankidetzaz Euskal Herriko Unibertsitateko Udako Ikastaroen barnean 2010eko irailean antolaturiko ikastaroaren emaitza da. Zehazki, Eskualdeak Europar Batasuneko “kide” berriaren inguruabarrak izeneko ikastaroan “eskualde” figuraren inguruan hausnarketa teoriko eta praktiko bat burutu zen, bere fruituak zenbaki honetara ekarri ditugularik. Ikastaroaren irekiera hitzaldiaz gain, haren eduki osoa jasotzen da lau ataletan banatuta: (1) Eskualdearen alderdi historiko, etiko eta politikoa, (2) Eskualdeak eta Europar Batasuna, (3) Eskualdeak eta Justizia eta (4) Eskualdeak eta Politika Publikoak. [+] Informazio gehiago
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.