623 Zenbakia 2012-05-04 / 2012-05-11

Euskobooks

Aipamena. Compass: Gazteak Giza Eskubideetan Hezteko eskuliburua

Egileak: Hainbat Argitaratzailea: Eusko Jaurlaritza, 2010 Orrialde kopurua: 436 ISBN: 978-84-457-3050-8 Ezaugarriak: Giza eskubideak ezin dira babestu bakarrik lege-neurriak hartuaz. Beharrezkoa da denok, gazteek barne, haien babesean eta zaintzan parte hartzea. Giza eskubideetan oinarritutako hezkuntzari buruzko eskuliburu bat da, hain zuzen gazte liderrei, irakasleei eta bestelako hezitzaile profesional eta borondatezkoei ideia zehatzak eta jarduketa praktikoak eskaintzen dituena betiere honako helburu hau lortzeko asmoz: gazteak erakarri, motibatu eta parte hartzea nor bere erkidegoetan eta moduetan giza-eskubideei dagokienez ideia positiboa izan dezaten. Ikusmolde zabal handi bat sustatzen du giza-eskubideetan oinarrituriko hezkuntzari buruz —helburu nagusi bezala giza-duintasuna sustatzea duten hezkuntza-programak eta jarduerak— eta gazte jendea baliabidetzat hartzen du. Disziplina anitzeko eta kultura anitzeko talde batek garatu du Compass etabere ikuspuntuak esperimentalak dira eta ez, aldiz, formalak. Ikuspuntu horien arabera garrantzi berezia hartzen dute hezigaiek, berauen inguruek eta kezkek (lana gazte jendearen ikuspegitik betetzen da).