618 Zenbakia 2012-03-23 / 2012-03-30

Euskobooks

Aipamena. 1512: Nafarroa, in memoriam

Egilea: Juan Luis Landa Argitaletxea: Erein, 2012 Orrialde kopurua: 248 ISBN: 978-84-9746-665-3 Ezaugarriak: Gerra... Hamar urte baino gehiagoz Nafarroa birrindu zuen eta erreinu hori behin betirako Gaztelara “atxiki” zuen gerra da eleberri honen oinarria. Egilea, bere bizitza eta arima guztia utziz, Gaztelako erregeen interesen eta handinahiaren atzaparretan zegoen Nafarroako erreinuko herriaren lazeria eta zoritxarra erretratatzen ahalegindu den eleberri bat eta sinetsi ere ezinezko irudi batzuk. Lazeria eta zoritxar horien guztien artean bada, ordea, samurtasunerako lekua ere; eta hala ezinezko maitasun utopiko baten joan-etorrietan barna sartzen gaitu idazleak. Frantzisko Xabierrekoak, Jatsutarren anaia gazteenak kontatzen digun historia honetan Nafarroako erreinu askearen azkeneko urteak biziko ditugu.