Egilea: Luis Mª Martinez Garate Argitaletxea: Nabarralde, 2011 Orrialde kopurua: 132 ISBN: 978-84-615-0951-5 Ezaugarriak: Euskal Herriaren historiari buruzko testu gehienek bi akats dituzte. Bata, luzeegiak eta, horrexegatik, irakurgaitzak izatea. Bestea, askoz ere garrantzitsuagoa, gure historiari buruzko testu bat idatzi denean ia beti “lurralde” bakoitzaren historia partzialak elkarren ondoan jarriz egitea, askoren gogoan dagoen “Zazpiak Bat” tradizionaletik abiatuta. Izan ere, gaur egungo eskualde bakoitza entitate historiko eta sozial independentetzat hartzen da, betidanik hala izan balitz bezala, gure errealitatearen ikuspegi bateratua erakusten duen sarea josiko duen haririk gabe. “Sintesi” honek gure herriko lurraldeen irakurketa bateratua eta orokorra eskaini nahi du, bere ardatz nagusia den Nafarroako erreinutik abiatuta. Liburu honetan Nafarroa diogunean, herri baten (Euskal Herriaren) adierazpide politikoa diogu. Nafar guztiok gara, hizkuntzari eta etniari dagokienez, euskaldunak. Halaber, euskaldun guztiok gara, ikuspuntu politikotik, nafarrak.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.