Aipamena. Lan-zuzenbide jurisdikzionala: Azterketa objektiboa eta kritikoa
Egilea: Ixusko Ordeñana Geruzaga Argitaletxea: Udako Euskal Unibertsitatea, 2010 Orrialde kopurua: 348 ISBN: 978-84-8438-289-8 Ezaugarriak: Liburu honek espainiar ordenamendu juridikoan aplikatzen den Lan Zuzenbide Jurisdikzionala du aztergai. Horretarako, lehenengo hiru kapituluetan Lan Zuzenbide Jurisdikzionala deritzogun zuzenbidearen arloa Zuzenbide Jurisdikzional orokorrean kokatzen da, honen oinarrizko elementuak (jurisdikzioa, akzioa eta prozesua) lan-arlora aplikatuz. Liburuaren bigarren zatian, sei kapitulutan zehar, Lan Arloko Prozeduraren Legearen islan, lan-arloan epaileek herritarrei eskaintzen dizkieten adierazpenezko, betearazpenezko eta kautelazko babesak jorratzen dira. Bukatzeko, azken kapituluan, azterketa objektiboa eta subjektiboa uztartuta, egun langileen eta ugazaben arteko liskarren epai bidezko konponketak aurkezten dituen indarrak eta ahuleziak mahaigaineratzen dira, araudia hobetzeko zenbait proposamen eginez.