584 Zenbakia 2011-06-24 / 2011-07-01

Euskobooks

Aipamena. Urdaibai: Florako gidaliburua. Guía de flora

Egileak: Amador Prieto, Joseba del Villar Argitaratzailea: Eusko Jaurlaritza, 2010 Orrialde kopurua: 392 ISBN: 978-84-457-3094-2 Ezaugarriak: Amador Prieto eta Joseba del Villar jaunek idatzi dute Urdaibaiko Florako Gidaliburua, eta bertan, eremu horretako barietate ugaritasuna azpimarratzen da, ze 800 landare baskular espezie eta azpiespezie aurkitu dira Urdaibaiko Biosfera Erreserbako 220 kilometro koadroetan. Gidaren mila ale argitaratu dira. Bertan, ingurumari horretako landareriaren berezitasuna deskribatzeaz gain, hauexek ere eskaintzen ditu: espezieak ezagutzeko formulak eta habitaten araberako espezien katalogoa, alegia, labarretan, dunetan, paduretan. Kantauriko arteetan eta abarretan.