564 Zenbakia 2011-01-28 / 2011-02-04

Euskobooks

Aipamena. Euskal Autonomia Erkidegoko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen egoera

Egileak: Hainbat Argitaratzailea: Ararteko, 2010 Orrialde kopurua: 589 ISBN: 978-84-89776-41-8 Ezaugarriak: Euskal Autonomia Erkidegoko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen egoerari buruzko Txosten Berezia 1999an argitaratu zuen Arartekoak; txosten horrek honako honetan oinarrituz justifikatzen zuen ikerketaren beharra: oinarrizko arretako gizarte zerbitzuek eta, hain zuzen ere, Oinarrizko Gizarte zerbitzuek gizarte-programen eta zerbitzuen multzo osoaren funtzionamendu egokirako duen garrantzian. Hamar urte geroago, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen funtzionamendua eta ekintza-gaitasuna oraindik ere faktore erabakigarriak dira mendetasunerako, bazterkeriarako edo babesik gabeziarako arreta-zerbitzuen egituran; zerbitzu horien garrantzia, hain zuzen ere, indartu egin da, bai gizarte-prestazioen eta programen kopuruak izandako hazkundearen eraginez, bai halako zerbitzuen erabiltzaile kopuruak izandako hazkundearen ondorioz; izan ere, horren hasierako balorazioa eta ondorengo jarraipena zerbitzu horien eskumenekoak dira.