Aipamena. Hizkuntza eta hizkuntzalaritza: hastapenak
Egilea: Ralph Fasold, Jeff Connor-Linton (arg.) Argitaletxea: UPV/EHU, 2010 Orrialde kopurua: 604 ISBN: 978-84-9860-427-6 Ezaugarriak: Liburu hau oso egokia da hizkuntzalaritzari buruzko sarrera gisa, alorraren atal guztiak lantzen baititu (Stefan A. Frisch, Hego Floridako unibertsitatea). Hizkuntzalaritzaren alor nagusiak ezagutzeko sarrera “atsegina” da hau, maila baxuagoko ikasleentzat ulergaitzak izango liratekeen alorrak ezagutzeko egokia (Barbara Abbott, Michigango unibertsitate publikoa). Hizkuntzalaritzari buruzko sarrera egiten duten beste liburu batzuk ere badira, baina liburu honek besteek ez duten zerbait eskaintzen duela dirudi. Gure sarreratestu nagusi gisa erabiliko dut (Malcolm Edwards, Birkbeck College, Londres). Liburu honetako kapitulu bakoitza gaian aditua den irakasle batek idatzia da, eta kontuan izan behar da ezaugarri hori duen hizkuntzalaritzari buruzko sarrera-liburu bakarra dela. Hala, hizkuntzalaritza modernoaren alor guztiak modu orekatuan eta sakontasunez lantzen ditu. Aurrez hizkuntzalaritzari buruz ezer ez dakitenentzat, sarrera egokia egiten du liburuak hizkuntzalaritza estrukturalistaren inguruko ohiko gaiei buruz (hotsari, formari, esanahiari eta hizkuntza-aldaketei buruzko teoriak), eta, horiez gainera, testuinguru-hizkuntzalaritza ere sakon lantzen du, berbaldiari, aldakuntza dialektalari, hizkuntza eta kulturari, eta hizkuntzaren inguruko politikari eskainitako kapituluen bidez. Gainera, hizkuntzari eta garunari, hizkuntzalaritza konputazionalari, idazkerari, haurren hizkuntza-jabekuntzari eta bigarren hizkuntzaren jabekuntzari buruzko kapitulu eguneratuak ere erantsi dira. Liburuak lantzen dituen gai multzo zabala kontuan hartuta, oso egokia da unibertsitateetako hizkuntzalaritza-, soziologia-, antropologia- eta komunikazio-sailek antolatzen dituzten hizkuntzari eta hizkuntzalaritzari buruzko ikastaroetarako sarrera gisa.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.