542 Zenbakia 2010-07-23 / 2010-07-30
Federiko Belaustegigoitia.
Euskal idazle arabarra (Laudio, 1877 - Areeta, Getxo, 1947). Deustuan eta El Escorialen zuzenbidea eta filosofia eta letrak ikasi eta Durangon egokitu zen (1907). Euskal-Esnalea eta Euskara aldizkarietako kolaboratzaile izan zen; “Belaustegigoitia’tar Perderika” eta “B’tar P.” izenez sinatzen zituen artikuluak. Besteak beste, Andoni Deunaren bizitza, 1919; Historia de una mujer vasca, 1931 eta euskal gramatikari buruzko Por la lengua nacional vasca, 1909; Euskeraren ikasbide erresa, 1912; La unificación del euskera, 1919; Por la lengua nacional vasca eta Hacia una lucha de verdad pro-euskera, 1936 idatzi zituen.