538 Zenbakia 2010-06-25 / 2010-07-02

Efemerideak

Efemeridea. Xabier Peña Albizu 1914ko ekainaren 30ean jaio zen Tolosan



Xabier Peña Albizu.

Euskal idazle eta gramatikari gipuzkoarra (Tolosa, 1914-80), Xebe Peñaren anaia. Iruñean irakasletza eta Belgikan soziologia ikasi zituen. Euzkadi, Karmel eta hainbat euskal aldizkaritan kolaboratu zuen. Komedia labur bat (Ene Potxolo), haurrentzako ipuinak (Abere alaiak, 1969) eta bere lanik ezagunena den euskara ikasteko metodo bat (Euskal irakasbide laburra, 1958) idatzi zituen. Euskaltzain urgazlea izan zen.