522 Zenbakia 2010-02-26 / 2010-03-05

Efemerideak

Efemeridea. Jose Manterola Beldarrain 1884ko otsailaren 29an hil zen Donostian



Jose Manterola Beldarrain.

Euskal idazle eta kultur eragile gipuzkoarra (Donostia, 1849-84). Donostiako Institutuko katedratiko eta Udal Liburutegiko zuzendaria izan zen. Euskal literaturaren aldi eta belaunaldi berri bati hasiera eman zion berak sortu eta zuzenduriko Euskal-erria aldizkariaren bidez; bertan euskal literaturako lanez gain, historia, antropologia, arkeologia eta filosofiari buruzko artikuluak argitaratu ziren. Euskal kulturaren aldeko mugimenduen sustatzailea izan zen; besteak beste Donostiako Lore-jokoak antolatu zituen 1882an. Asociación Eúskara de Navarra elkarteko ohorezko kide izendatu zuten. Euskalki, garai eta estilo guztietako poesien bilduma den Cancionero Vasco obra idatzi zuen (1877-80).