522 Zenbakia 2010-02-26 / 2010-03-05

Efemerideak

Efemeridea. Emeterio Arrese Bauduer 1869ko martxoaren 3an jaio zen Tolosan



Emeterio Arrese Bauduer.

Euskal idazle gipuzkoarra (Tolosa, 1869-1954). Gaztetan Ameriketara joan, bertan diru asko egin eta euskal pilotarientzako hainbat frontoi eraiki zituen. Aiton baten eriotza monologoa (1898), Sentierak opera (1911) eta honako poemak idatzi zituen: Nere bidean, 1933; Txindor; Gain Bera, 1949 eta Olerki berritze.